Serapio Espartza
Itxura
| Serapio Espartza | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Iruñea, 1880 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Iruñea, 1968 (87/88 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | politikaria eta arkitektoa |
| Kidetza | Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordea Eusko Ikaskuntza |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | |
Serapio Espartza San Julian (Iruñea, 1880 - ibidem., 1968) euskal arkitekto eta politikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñeko Udal arkitektoa zela, 1916an Iruñeko Bigarren Zabalgunea diseinatu zuen Ildefons Cerdak Bartzelonako zabalgunerako aurrera eramandako proiektuan oinarriturik. Iruñeko Lehen Zabalgunea baino eremu handiago baterako proiektua aurkeztu zuen, 70 metroko luzera zuten 99 eraikin eginez. 1922 urtean eraikitako Amaiurko gazteluko monolitoa ere berak diseinatu zuen.
Politika arloan, tradizionalismoan hasi arren, abertzale bilakatu eta NBBren presidente izendatu zuten. 1923an La Voz de Navarra egunkariaren sorrera bultzatu zuen[1]. 1933an diputatu izateko aurkeztu arren ez zuen lortu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Oses Larumbe, Elena. "La Voz de Navarra" un periódico vasquista. .
| Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |