Sergio Fernández Roda
Sergio Fernández Roda | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Sergio Fernández Roda | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Barañain, 1993ko apirilaren 1a (31 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta eta hesilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 70 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 188 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() ![]() ![]() ![]() |
- Artikulu hau atletari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sergio Fernández».
Sergio Fernández Roda (Barañain, 1993ko apirilaren 1a - ) nafar atleta da, 400 metro hesidunetan aditua.[1]
2016an Europako txapeldunordea izan zen 400 metroko hesiduneko finalean, 49,06eko marka eginda. Horrela, Euskal Herriko atleta batek Europako Txapelketako abiadura proba batean dominaren bat lortzeko lehendabiziko atleta bilakatu zen.[2] Espainiako txapeldun izan zen sei aldiz, 2014tik 2019ra eta Rioko Olinpiar Jokoetan Espainiako marka hobetu zuen (48,87). 2019an Dohako Munduko Txapelketan ere parte hartu zuen, baina iskiotibialetako lesioek arazoak eman dizkiote ordutik. 2021ean Tokioko Olinpiar Jokoetarako sailkatzea lortu zuen arren, finalerdietatik kanpo geratu zen.[3]
Markarik onenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen bere markarik onenak:
Diziplina | Denbora | Lekua | Data |
---|---|---|---|
400 metro hesidunak | 48.87 | Rio de Janeiro | 2016-08-16 |
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen bere emaitzak txapelketa ofizialetan:
Urtea | Txapelketa | Lekua | Postua | Froga |
---|---|---|---|---|
2016 | Europako Atletismo Txapelketa | ![]() |
2.a | 400 metro hesidunak |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Real Federación Española de Atletismo. Sergio Fernández Roda. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Sergio Fernandez, Europako zilarra 400 metroko hesidunean» Berria 2016-07-09.
- ↑ berezia, Jakes Goikoetxea, Berriemaile. «Finalerdietatik kanpo geratu da Sergio Fernandez» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-30).