Edukira joan

Fetitxismo sexual

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sexu-fetixismo» orritik birbideratua)
Fetitxismo sexual
Deskribapena
Motaparafilia, Fetixismoa
eritasuna
EspezialitateaPsikiatria
psikologia
Identifikatzaileak
GNS-10-MKF65.0
GNS-9-MK302.81
GNS-9302.81302.81
MeSHD005329
Disease Ontology IDDOID:1235

Fetitxismoa (latinez: facticius, artifizial; portugesez: feitiço, magia, mania; frantsesez: fetiche) parafilia bat da. Kitzikapen erotikoa edo orgasmoa fetitxe objektu baten bidez lortzean datza. Objektu hori janzki bat edo gorputz-atal jakin bat izan daiteke. Sexu fetitxismoa jarrera arriskugabea da, salbu eta klinikoki esanguratsuak diren ondoeza edo arazoak sortzen baditu, bai pairatzen duen pertsonari bai beste batzuei; kasu horretan gaixotasun patologikoa izan daiteke.

Estimulaziorako edo sexu-jolaserako helburuz fabrikatutako gailuak ez dira fetitxetzat jotzen.

DSM IV- k gaixotasun gisa sailkatzen du, baldin eta jokabide errepikakorra bada gutxienez sei hilabetez, sexu kitzikapenerako beharrezkoa bada, eta subjektuaren bizitza sozialari edo lanari eragiten badie. Gaixoaren bizitza sozialari edo lanari ez badie eragiten, pertsona horren sexualitatearen adierazpena baino ez da.

Fetitxe ohikoenak gizonezkoen nahiz emakumezkoen janzkiak dira, hala nola, kuleroak/tangak, bularretakoak, galtzontzilloak, eskularruak, galtzerdiak, minigonak, zapatak, botak, gorbatak, bainujantziak, kirol-jantziak eta mantalak. Argitu beharra dago fetitxistarentzat objektu horiek askoz ere zirraragarriagoak izaten direla dagoeneko jantzi baditu. Jende askorentzat objektua zirraragarria izan daiteke pertsonaren gorputzaren irudi mentala proiektatzen duelako, baina fetitxistarentzat, ordea, pertsona bera baino askoz ere kitzikagarriagoa da objektua. Bakarreko sexu-jardunean, fetitxea jantzita edukitzen da, usaintzen da edo genitalen aurka igurzten da.

Egoera fetitxisten artean, kapnolagnia edo erretzen duten pertsonenganako fetitxismoa aipatu daitezke.

Fetitxismoa eta psikoanalisia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psikoanalisiaren aita den Sigmund Freud-ek (1856-1939), Hiru saio sexualitatearen teoriaz liburuko zenbait ataletan, fetitxismoa adierazpen gaiztoa dela esaten du.

Psikoanalista batzuek fetitxismoa parafilia guztien erdigune gaizotzat dute. Guy Rosolato psikoanalista frantsesak (1923-2012), Essais sur le symbolique liburuan, adierazten du fetitxismoa lehenik eta behin subjektuak arauarekin duen arazoen adierazpena dela. Beste egoera batzuetan sadomasokismoa , trabestismoa, voyeurismoa eta beste portaera batzuen bidez adieraz daiteke.

Piera Aulagnieur psikoanalista italiarrak (1923-1990) uste du fetitxismoa subjektuaren muga-egoera dela, psikosiaren aurretik dagoen azkena, non objektuarekin tematuta dagoen neurosiaren mugen barruan irauteko.

Beste teoria psikologiko batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sexu fetitxismoari buruzko beste teoria psikologiko batzuek giza portaeraren teoriarekin eta baldintzapenarekin edo ikaskuntzarekin lotzen dute. Hortaz, haurtzaroan izandako esperientzia batzuek sexu-plazera eta objektu jakin baten arteko lotura eragin dezakete, eta helduaroan erlazio horri eutsi.

Autore batzuek ez dute uste gorputz-atalenganako erakarpena fetitxismoa denik, baizik eta "partzialismoa". Fetitxismoan, fetitxe objektuak masturbazioan erabil daitezke, edo bikotekideak jantzi ditzake sexu-jardunean -adibidez galtzerdiak, takoidun botak, zapatak-, edo emakumeak erre dezake (kapnolagnia deritzona), sexu-bikotea kitzikatzeko helburuz, sarritan fetitxea beharrezkoa baita sexu-kitzikapenerako.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]