Edukira joan

Shayda (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shayda (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2023
Estreinaldi-data2023ko urtarrilaren 20a
IzenburuaShayda
Jatorrizko hizkuntzapersiera
Jatorrizko herrialdeaAustralia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena117 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Noora Niasari (en) Itzuli
[[Kategoria:Noora Niasari (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt13200006 Filmaffinity: 875907 Allocine: 311202 Rottentomatoes: m/shayda Metacritic: movie/shayda Edit the value on Wikidata

Shayda 2023ko Noora Niasari irano-australiar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Shayda, bere senar Hossein eta alaba Monarekin, Irandik Australiara joan zen bizitzera, Hosseinek medikuntza ikasketak amaitu zitzan. Shayda mendebaldeko gizarteak ematen zion askatasun erlatiboan murgildu zen, eta Hosseinengandik independenteagoa bilakatu, besteak beste hijaba erabiltzeari utziz.[1]

1995. urtea da, lau urte igaro dira, eta, senarraren biolentziak bultzatuta, Shaydak dibortzioa eskatu du. Erasoak jasan dituzten emakumeentzako harrera etxe batean bizi da Mona alabarekin. Bertan topatuko ditu Vi, festarako beti prest dagoen emakumea; Cathy, beti umore txarrez dagoena; Renee, haur bat duena eta Shayda hura zaintzeko erabilgarri ikusten duena; Lara britainiarra, semea bi urtetan ikusi ez duena; eta Joyce, etxearen arduraduna.[1]

Hosseinek debekatua zuen alabarekin harremanetan jartzea, baina Monaren zaintzarako epaiketaren aurretik asteroko bisitak onartuko zaizkio; Shaydaren beldurrak eta kezkak areagotuko ditu horrek.[1]

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Emakume askoren istorioa» Berria 2024-06-26 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.