Sheikh Zayed Meskita Handia
Itxura
| Sheikh Zayed Meskita Handia | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Arabiar Emirerri Batuetako emirerri | |
| Hiria | |
| Koordenatuak | 24°24′43″N 54°28′26″E / 24.412°N 54.474°E |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 2007ko abenduaren 20a |
| Inaugurazioa | 2007 |
| Izenaren jatorria | Zayed bin Sultan Al Nahyan |
| Erlijioa | islama |
| Izena | Zayed bin Sultan Al Nahyan |
| Arkitektura | |
| Arkitektoa | Yusef Abdelki (en) |
| Estiloa | Mogol arkitektura arkitektura moriskoa |
| Webgune ofiziala | |
Sheikh Zayed Meskita Handia (arabieraz: جَامِع ٱلشَّيْخ زَايِد ٱلْكَبِيْر, Jāmiʿ Aš-Šaykh Zāyid Al-Kabīr) Abu Dhabi hiriko meskita nagusia da. Bere izenak Arabiar Emirerri Batuetako lehen presidenteari ohore egiten dio, Zayed bin Sultan Al Nahyani, 2004an hil zena.[1] Bere hilobia meskita beraren ondoko lurretan du. Meskita 1996 eta 2007 urteen artean eraiki zuten.[2]
Meskitak 20.000 m²-ko azalera du. Herrialdeko meskita handiena da, eta munduko 15. meskita handiena jaso dezakeen pertsona-kopuruagatik, 41.000 baino gehiago baitira. Eraikinaren konplexuak 290 eta 420 metro inguruko neurriak ditu, eta 12 hektarea baino gehiagoko azalera, kanpoko lorategiak eta ibilgailuen aparkalekuak alde batera utzita.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Things To Do, Dubai
- ↑ (Ingelesez) Abu Dhabi Government. Sheikh Zayed Grand Mosque History. .
- ↑ http://www.thenational.ae/uae/heritage/sheikh-zayed-grand-mosque-is-the-worlds-15th-largest-mosque---graphic
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
