Sherlock (telesaila)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sherlock
Sherlock Logo.svg
Formatua Krimen drama
Iraupena 85–90 min.
Egilea Mark Gatiss
Steven Moffat
Protagonistak Benedict Cumberbatch
Martin Freeman
Una Stubbs
Zoe Telford
Rupert Graves
Herria  Erresuma Batua
TB Katea Hartswood Films
BBC Wales
WGBH
Emisioa 2010eko uztailaren 25a
egun
Atalak 10 atal (3 denboraldi)

Sherlock Hartswood Films ekoiztetxeak BBC katearentzat ekoiztutako britainiar telesaila bat da. Telesaila honen sortzaileak Mark Gatiss eta Steven Moffat dira (bakoitzak bana atala idatzi zituzten), antzezle nagusiak berriz, Benedict Cumberbatch, Martin Freeman, Una Stubbs, Zoe Telford eta Rupert Graves.

Sir Arthur Conan Doyle idazlearen Sherlock Holmes pertsonaia ospetsuaren eguneratze bat da. Benedict Cumberbatch aktoreak Sherlock Holmes detektibea eta Martin Freeman aktoreak Watson doktorea antzezten dituzte.

Telesaila Londres eta Cardiff hirietan filmatu zen. Lehenbiziko denboraldia 2010eko uztaila eta abuztuan BBC One eta BBC HD kateetan emititu zen. Kritikak oso arrera ona egin zion. 2011ko udazken aldera 90 minutuko hiru atal berri emititzeko asmoa ere badago.

Ipar Euskal Herrian France 4 kateak (2011ko urtarriletik aurrera emititzen hasi zen, Hego Euskal Herrian 2011tik aurrera Antena 3 kateak BBCri telesaila emititzeko eskubideak erosi zizkion, halere noiz emitituko duen ezezaguna da.

Telesaila honek izandako arrakasta eta ikuslegoak berarekiko izan duen harrera ona dela eta, BBC kateak 2011ko maiatzaren 15ean 3 atal berri filmatzen hasi direla iragarri du. Hiru atal berri hauek Erresuma Batuak 2011ko udazkenean BBC katean emitituko direla iragarri da.

1. denboraldiko atalak ikusgai[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sherlock (telesaila) Aldatu lotura Wikidatan