Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa
Sherpa.ai Aizkolari Sariketa | |
---|---|
Kirola | aizkora proba |
Antolatzailea | Ezpal Aizkolaritza Elkartea |
Sorrera | 2020 |
Eremua | Euskal Herria |
Tokia | Bilbo |
Lana | Gizonezkoek: 10 kanaerdiko 4 72 ontzako
|
Garaipen gehien | Gizonezkoak: Iker Vicente (2) Emakumezkoak: Nerea Arruti (2) |
Txapelduna | Gizonezkoak (2023): Mikel Larrañaga Emakumezkoak (2023): Nerea Arruti |
Sherpa.ai Aizkolari Sariketa Euskal Herriko aizkolarien artean jokatzen den sariketa da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020. urtean Euskadiko Herri Kirol Federazioak txapelketa nagusia ez antolatzea erabaki zuen, COVID-19 pandemia zela eta. Aizkolariek ez zuten erabakia ongi hartu eta beraiek txapelketa propioa antolatzea erabaki zuten, Sherpa.ai adimen artifizialeko enpresak babesturik[1]. Arrakastatsua izan zenez, 2021ean jarraipena eman zitzaion eta binakako txapelketa ere antolatu zen.
2023an gizonezkoen txapelketaren lana aldatu zuten, finalean 10 kana-erdiko eta 4 oinbiko ebaki behar izan baitzituzten. Aipatzekoa da, halaber, 2023ko banakako probak lurraldeetako federazioetako epaile ofizialek kontrolatu zituztela, aurreko urteetako saioak ez bezala.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bakarkakoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizonezkoak | ||||
---|---|---|---|---|
Urtea | Eguna | Lekua | Txapelduna | Bigarrena |
2020[2] | Abenduaren 13a | Bilbo | Iker Vicente (38:48) | Mikel Larrañaga (40:05) |
2021[3] | Azaroaren 21a | Bilbo | Iker Vicente (39:37) | Mikel Larrañaga (41:47) |
2022[4] | Azaroaren 13a | Bilbo | J. Alberdi "Txikia IV.a" (42:39) | Eneko Otaño (45:15) |
2023 | Abenduaren 8a | Bilbo | Mikel Larrañaga (39:25) | J. Alberdi "Txikia IV.a" (41:19) |
Emakumezkoak | ||||
Urtea | Eguna | Lekua | Txapelduna | Bigarrena |
2021[3] | Azaroaren 21a | Bilbo | K. Gisasola "Zelai III.a" (11:48) | Uxue Ansorregi (13:03) |
2022[4] | Azaroaren 13a | Bilbo | Nerea Arruti (12:16) | Irati Astondoa (15:22) |
2023 | Abenduaren 8a | Bilbo | Nerea Arruti (09:20) | K. Gisasola "Zelai III.a" (11:25) |
Binakakoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizonezkoak | ||||
---|---|---|---|---|
Urtea | Eguna | Lekua | Txapelduna | Bigarrena |
2021[5] | Uztailaren 16a | Azpeitia | "Txikia IV.a"-Aitzol Atutxa "Atutxa II.a" (39:49) | Iker Vicente-Iñaki Azurmendi (40:44) |
2023[6] | Urtarrilaren 28a | Zestoa | "Txikia IV.a"-Iñaki Azurmendi (30:07) | Eneko Otaño-Jesus Mari Mujika (31:48) |
Emakumezkoak | ||||
Urtea | Eguna | Lekua | Txapelduna | Bigarrena |
2021 | Uztailaren 16a | Azpeitia | K. Gisasola "Zelai III.a"-Uxue Ansorregi (12:17) | Beatriz Tanco-Maika Ariztegi (13:05) |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Ikuskizun baten inportantzia • ZUZEU» ZUZEU 2020-12-14 (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
- ↑ Berria. «Iker Vicentek irabazi du lehen Sherpa Ai txapelketa» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
- ↑ a b «Iker Vicente eta Karmele Gisasola, Sherpa.ai Aizkolari Txapelketako garaile» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-11-21 (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
- ↑ a b Berria. «Julen Alberdi 'Txikia IV.a' eta Nerea Arruti, Sherpa Ai Aizkolari Txapelketako irabazleak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
- ↑ Arruabarrena, Jone. «Txikia IV.ak eta Atutxak irabazi dute Binakako Sherpa Ai Aizkolari Txapelketa lehen mailan» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
- ↑ Gurrutxaga, Iñaki. (2023-01-29). «Azurmendi eta Txikia IV.a txapeldun Sherpa.ai Binakako Aizkolari Txapelketa Nagusian» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-06-23).