Iker Vicente
Iker Vicente | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Izen osoa | Iker Vicente Saralegi |
Jaiotza | Otsagabia, 1997ko ekainaren 15a (23 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | aizkolaria |
Iker Vicente Saralegi (Otsagabia, 1997ko ekainaren 15a) nafar aizkolaria da. 2015ean, 18 urte besterik ez zuela, Nafarroako Aizkolari Txapelketa irabazi zuen. Nafarroako txapelketa nagusia irabazi duen aizkolari gazteena da.[1] 2019an[2] eta 2020an[3] Euskadiko txapeldun atera zen.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urrezko Aizkora (2)
- Banaka:
- Txapelduna (2): 2018, 2019
- Bigarrena (1): 2017
- Hirugarrena (1): 2020
- Binaka:
- Txapelduna (2): 2018, 2019. Bi txapelketak Ruben Saralegi lehengusuarekin irabaziak ditu, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.[4]
- Bigarrena (2): 2015, 2017
- Banaka:
- Euskadiko Aizkolari Txapelketa
- Txapelduna (2): 2019, 2020[oh 1]
- Bigarrena (2): 2017, 2018
- Nafarroako Aizkolari Txapelketa (6): 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020
- Donostiako Urrezko Kopa (2): 2019, 2020
Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ramón Latasa Saria (1): Binaka, 2017ko abuztuan Ruben Saralegi lehengusuarekin lortutako garaipena Sunbillako pilotalekuan.
- "Txapeldunen Liga" (3): 2016-10-12 (Basauri), 2017-10-22 (Getxo), 2018-10-12 (Basauri).
- "Loiu Larrakoetxe Sari Berezia" (1): 2018-11-10, Loiu.
- "Plaza Berri Aizkora Saria" (1): 2019-03-09, Azkoitiako frontoian.
- "Xabier Orbegozo ´´Arria V.a``-ren errekor saiakera izugarriaren barruan antolatutako aizkolari erakustaldiaren garailea (binaka)" (1): 2019-03-17, Tolosako zezen plazan, Aritz Azpiazu Aginagalde ´´Arria VI.a´´ zuelarik lagun (25:07). Egin beharreko lana: 12 enbor 60 ontzakoak ebakitzea, txanda librean.
- "Munduko Aizkolaritza Txapelketa" (Woodchoppers World Championship)": Azpitxapeldun 2019ko apirilaren 19an jokatutako proban, Glen Gilliants-en atzetik, egur bat moztera. Proba Australiako Sidneyko EASTER SPORTS VARIATE SHOW ekitaldiaren barruan burutu zen, urtero-urtero egiten den moduan, eta 5.550 ikusle baino gehiago egon ziren proba hori bertatik bertara jarraitzen.
- "Joxe Ugartebururi eskainitako omenaldiko aizkolaritza ekitaldiko ("oraingo" maila) garailea", Mikel Larrañaga bikotekide zuelarik (15:43). Egin beharreko lana: 2 enbor 65" ontzako + 2 enbor 72" ontzako.
Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Aizkolariek berek antolatu zuten 2020ko Euskadiko Aizkolari Txapelketa Nagusia, Euskadiko Herri Kirol Federaziotik kanpo, Sherpa.ai enpresaren babesarekin.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Iker Vicente gazteak irabazi du Nafarroako aizkolari txapelketa. in: Ttipi-Ttapa. erran.eus Noiz kontsultatua: 2015-10-18.
- ↑ Berria. «Iker Vicente da Euskal Herriko aizkora txapeldun berria» Berria Noiz kontsultatua: 2019-10-31.
- ↑ Ttipi-Ttapa. Iker Vicentek irabazi du igande eguerdian Bilbao Arenan jokatu den Aizkolari Txapelketa Nagusia. Ttipi-Ttapa, 2020ko abenduak 13, erran.eus Noiz kontsultatua: 2020-12-15.
- ↑ Vicente y Saralegi revalidan el título. Noticias de Gipuzkoa, 2019-3-3, noticiasdegipuzkoa.eus Noiz kontsultatua: 2019-3-3.