Sherwood Anderson
| Sherwood Anderson | |
|---|---|
(1923) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Camden, 1876ko irailaren 13a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Colón City (en) |
| Hobiratze lekua | Round Hill Cemetery (en) |
| Heriotza modua | istripuzko heriotza: Peritonitisa |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Eleanor Gladys Copenhaver (en) Tennessee Mitchell Anderson (en) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Wittenberg University (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, olerkaria, ipuingilea, eleberrigilea eta kazetaria |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
| Genero artistikoa | autobiografia |
Sherwood Anderson (Camden, Ohio, 1876ko irailaren 13a - Colón, Panamá, 1941eko martxoaren 8a) estatubatuar idazlea izan zen.
Gaztaroa ibiltari igarorik, berrogei urtean literatura eta kazetaritzari ekin zien. Narrazio-liburuak egin zituen: Winesburg, Ohio (1919), amerikar gizartearen aurreiritzien kritika; Poor White (1920), industriagune bihurtzen den laborantza eskualde bati buruzko kontaketak. Bere eleberrien artean nabarmentzekoak dira: Many Marriages (1923), sexu arazoak gaitzat harturik; Marching Men (1917); Dark Laughter (1925). Ameriketako eleberri laburraren sortzaileetakoa, eragin handia izan zuen idazle gazteagoengan, Hemingwayren baitan bereziki.
2023n Igelak argitaletxea argitaratu zuen euskaraz Winesburg, Ohio, Joannes Jauregik itzulita.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Irizar, Itziar Ugarte. «Sherwood Andersonen 'Winesburg, Ohio' itzuli du Joannes Jauregik» Berria (kontsulta data: 2023-01-05).