Siberiako goi presio gunea
Itxura
Siberiako goi presio gunea (errusieraz: Азиатский антициклон), Siberian negu osoan zehar egon ohi den goi presio guneari deritzo.
Presioa normalean 1040mb baino altuagoa izaten da eta nahiz eta neguan indar gehien duen, urte osoan zehar antzerako kokalekua mantentzen du. Goi presio gune honek, ipar hemisferioan neurtutako tenperaturarik baxuena eta presioarik altuenaren erantzule da eta bere eraginez Siberian prezipitazioak urriak izaten dira urte osoan zehar.
Errekorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tenperaturarik baxuena: -67,8 °C 1885eko urtarrilaren 15ean Verkhoiansken.
- Presiorik altuena: 1083,8mb 1968ko abenduaren 31n Agatan.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |