Sigurd Hoel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sigurd Hoel
Portrett av Sigurd Hoel, 1950.jpg
Bizitza
Jaiotza Nord-Odal1890eko abenduaren  14a
Herrialdea  Norvegia
Heriotza Oslo1960ko urriaren  14a (69 urte)
Hobiratze lekua Vår Frelsers gravlund Itzuli
Familia
Ezkontidea(k) Nic Waal  (1927 -  1936)
Hezkuntza
Hizkuntzak norvegiera
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta literatura-kritikaria
Jasotako sariak
Kidetza Norwegian Academy Itzuli

Sigurd Hoel (Nord-Odal, 1890eko abenduaren 14a - Oslo, 1960ko urriaren 14a) norvegiar idazlea izan zen.

Lehen Mundu Gerraren ondorioz, Mot Dag aldizkariko talde marxistarekin harremanetan jarri zen. Marxismoaren eta Freuden psikoanalisiaren eraginak ezkontzen saiatu zen bere lanetan. Literatura anglosaxoia Norvegian ezagutarazten ahalegindu zen. Harenak dira, besteak beste, Arrantzaleak udako eguzkitan (1927); Urriko egun bat (1931); Sesamo, sesamo (1938) eleberriak. Azken horretan, satira zorrotza erabiliz, gaztedia modernoa, burgesia eta literatura-taldeak kritikatu zituen. Nazien zapalkuntzaren garaian, Suediara erbesteratu zen (1943), eta erresistentzian esku hartu zuen. 1947an, Muga ondoko hitzordua eleberria argitaratu zuen, nazien eta laguntzaileen psikologiaren inguruko ikerketa sakona zena. Hoelen literatura-lanak eragin nabarmena izan du Norvegiako literatura modernoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]