Sir Kenneth MacMillan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sir Kenneth MacMillan
Bizitza
Jaiotza Dunfermline1929ko abenduaren 11
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Londres1992ko urriaren 29a (62 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea koreografoa, ballet masterra eta ballet dantzaria
Jasotako sariak
IMDb nm0534014
kennethmacmillan.com/

Sir Kenneth MacMillan (Londres, Ingalaterra, 1929 - 1992) balleteko dantzaria eta koreografoa izan zen. Royal Balleteko zuzendari izan zen 1977. urtetik hil zen arte.

Dantzari gisa hasi zen Sadler's Wells Ballet Schoolen, eta eskola horretako dantzari-taldean sartu zen 1946an. Handik hamar urtera, Royal Balleten hasi zen. 1970eko hamarraldia arrakasta handikoa izan zen MacMillanentzat, lan hauei esker: Maitagarriaren musua (1960), Gonbidapena (1960), Udaberriaren sagarapena (1962), Ahizpak (1963) eta Lurraren kantua (1965). 1966tik 1969ra bitartean, klasikoak eraman zituen eszenatokira, hala nola Loti ederra (1967) eta Beltxargen aintzira (1969).

1970an Frederick Ashtonen ordezko izan zen Royal Balleten, baina handik zazpi urtera utzi egin zuen kargua, konpainiako lehen koreografo-lanean bete-betean aritzeko. Garai horretatik aurrera MacMillanek koreografia ugari egin zituen, eta hainbat ballet osatu zituen. Bere konpainiarako egin zituen pieza dramatikoez gainera, beste asko Ballet Ramberterako, telebista eta zinemarako egin zituen, eta antzerkian, Ionescoren hainbat lan zuzendu zuen. Azken lanen artean kontuan hartzekoak dira, Romeo eta Julieta (1967) ballet dramatikoa, Anastasia (1971), Manon (1974), Mayerling (1978), Isadora (1981), Heriotza-dantza (1983) eta Pagodetako printzea (1989). 1983an Sir titulua eman zioten, eta American Ballet Theatreko kide artistikoa izan zen handik urtebetera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]