Dunfermline

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dunfermline
Dùn Phàrlain

Dunfermline
Izen ofiziala Dunfermline
Estatua  Eskozia
Eskualdea Fife
Koordenatuak

56° 4′ 17″ N, 3° 27′ 42″ W / 56.07139°N,3.46167°W / 56.07139; -3.46167Koordenatuak: 56° 4′ 17″ N, 3° 27′ 42″ W / 56.07139°N,3.46167°W / 56.07139; -3.46167

Dunfermline hemen kokatua: Eskozia
Dunfermline
Dunfermline
Eremua 18.03 km²
Posta kodea KY11, KY12
Biztanleria 50,380 bizt. (2014)
Dentsitatea 1.498 bizt./km²
Telefono aurrizkia 01383
[visitdunfermline.com visitdunfermline.com]

Dunfermline (Eskoziako gaeleraz: Dùn Phàrlain, eskozieraz: Dunfaurlin), Eskozia erdialdeko udalerria da, Fife eskualdean dagoena. Firth of Fortheko iparraldeko ertzean kokatuta, Edinburgh du hegoaldean. 2014ko erroldaren arabera Dunfermlinek 50.380 biztanle ditu, Fifeko bigarren herritik populatuena izanik. Inguruko herriekin batera 100.324 biztanle dituen gune metropolitarra sortzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neolito garaitik populatua izan da Dunfermline eta Brontze Aroan dagoeneko garrantzizko tokia bazen.

Dunfermline XI mendeko agiri batean azaltzen da lehen aldiz. Bertako elizan 1068 eta 1070 artean Malcolm III.a Eskoziako erregea bere bigarren emaztearekin ezkondu zen. Ordutik aurrera Dunfermlinek hainbat aldaketa izan zituen, abadia eta jauregia eraiki ziren eta Eskoziako Erresumaren hiriburua bihurtu zen. Bere abadian errege askoren hilarriak daude, tartean Roberto I.a eta Santa Margaritarenak[1]. Bestalde Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa bertan jaio zen.

1437an Jakue I.a erahila izan zenean errege familia Edinburghera aldatu zen eta Dunfermlineren garrantzia nabarmen jeitsi zen. Hurrengo mendeetan egoera tristean jarraitu zuen baina XVIII mendeako lihoaren industriak bultzada berria eman zion hiriari. Ur ugari zeukan errotei eragiteko eta baita kaiak ere produktuak Baltikoko herrialdeetara edo Herbeheretara esportatzeko. 1909an Erresuma Batuko Royal Navyak Eskoziako itsas-portu bakarra Rosyth-en ezarri zuen, Dunfermlinetik bost kilometro eskasera.

Gaur egun Fife eskualdearen mendebaldeko hiri garrantzitsuena kontsideratzen da bian Edinburgheko lo-hiri bihurtu da de facto.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fife penintsula bat da eta iparraldean Tayko fiordoa, ekialdean Ipar Itsasoa eta hegoaldean Fortheko fiordoa ditu. Hiriaren alde zaharra 51 metrotako altuera duen muino batean kokaturik dago. Iparraldean Cleish hills mendiak ditu.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dunfermline Athletic FC futbol taldeak ez du ligarik irabazi baina Eskoziako bi kopa baditu eta 1969an Europako Futbol Errekopako final erdiak jokatu zituen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dunfermline Aldatu lotura Wikidatan
  1. McEwan Bert Dunfermline The Post War Years 2004, p9.