Sirte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sirte
 Libia
Sirte2.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Libia
Barrutia Sirte
Izen ofiziala سرت
Geografia
Koordenatuak 31° 12′ N, 16° 36′ E / 31.2°N,16.6°E / 31.2; 16.6Koordenatuak: 31° 12′ N, 16° 36′ E / 31.2°N,16.6°E / 31.2; 16.6
Sirte hemen kokatua: Libia
Sirte
Sirte
Sirte (Libia)
Altuera 28
Demografia
Biztanleria 140.000 bizt.

Sirte[1] (arabieraz: سرت) Libiako basamortuko hiri bat da, Sirte barrutikoa. Herrialdeko Gobernuaren instituzio garrantzitsu batzuk egoitza dute Sirte hirian. Sirteko golkoko hegoaldeko kostaldean dago. Tripoli hiriburuaren eta Bengazi hiriaren erdibidean dago Sirte. Muammar al Kadafi agintaria Sirten jaio (1942) eta hil (2011) zen.

Sirten sinatu zuten Afrikar Batasuna sortzeko ituna 1999. urtean. Kongoko Bigarren Gerrari amaiera emateko ituna ere Sirten sinatu zuten urte horretan bertan, 1999an.

Hiriaren antzinako izena Syrtis Maior zen. Syrtis Minor izeneko hiria, ostera, Gabesko golkoan dago.

Libiako gerra zibilean, Gadafi babesten zuten tropen eta matxinatutako gerrarien arteko azkenengo borrokaldia Sirten izan zen. Hiria suntsituta geratu zen, eta Gadafi menperatu egin zuten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarrek Syrtis Maior esaten zioten hiriari, baita Colluba eta Barbaras Syrtes ere.

Darfurko elkarrizketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007. urteko urrian Sudango gobernuaren eta Darfurko talde matxinatu batzuen arteko elkarrizketak Sirten izan ziren.

Libiako hiriburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gadafik ahaleginak egin zituen Libiako hiriburua Sirtera aldatzeko, besteak beste estrategia-arrazoiengatik. Egon ere, Libiako gobernuko hainbat egoitza nagusi Sirten daude, hala nola Kongresuaren Jauregia, Afrika iparraldeko handienetarikoa.

2011ko Sirteko bataila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gadafiren diktaduraren amaiera aldarrikatuta zegoen arren, diktadorearen aldekoek eta kontrakoek Sirte hiriarengatik borrokan jarraitu zuten. Azkenean, matxinatuek NATOren laguntzaz 2011. urteko urriaren 20an Gadafi eta bere jarraitzaileak menperatu egin zituzten, eta diktadorea hil ere egin zuten.

Kultura eta Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sirten Al Tahadi Unibertsitatea dago; hamahiru fakultate ditu, Zuzenbidea eta Medikuntza barne.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sirte Aldatu lotura Wikidatan