Kongoko Bigarren Gerra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kongoko Bigarren Gerra
DRC Rwanda line.jpg
Kongo eta Ruanda arteko mugan errefuxiatuak zain
Data 1998ko abuztuaren 2a - 2003ko uztaila
Lekua Kongoko Errepublika DemokratikoaKongoko Errepublika Demokratikoa
Emaitza Garailerik gabe
Gudulariak
 Kongoko Errepublika Demokratikoa
 Namibia
 Zimbabwe
 Angola
 Txad
Mai-Mai
Hutu miliziak
 Uganda
 Ruanda
 Burundi
Kongoko Askapenerako Mugimendua
Demokraziarako Kongotar Mugimendua
Tutsi-miliziak
Buruzagiak
Kongoko Errepublika Demokratikoa Laurent-Désiré Kabila
Kongoko Errepublika Demokratikoa Joseph Kabila
Namibia Sam Nujoma
Zimbabwe Robert Mugabe
Angola José Eduardo dos Santos
Txad Idriss Déby
Padiri (Mai-Mai),
Dunia (Mai-Mai)
Uganda Yoweri Museveni
Ruanda Paul Kagame
Burundi Pierre Buyoya
Jean-Pierre Bemba (MLC)
Ernest Wamba dia Wamba (RCD)
Laurent Nkunda (Tutsi miliziak)
Indarrak
Mai-Mai: 20–30.000 milizia,
Interahamwe: 20,000+
RCD: ezezaguna,
Rwanda: 8,000+
Galerak
3.900.000 hildako guztira (1998-2004)[1]

Kongoko Bigarren Gerra, Afrikako Mundu Gerra edo Afrikako Gerrate Handia 1998ko abuztuan hasi zen Kongoko Errepublika Demokratikoan (RDC eta lehenago Zaire izena zuena), eta ofizialki 2003ko uztailean amaitu zen, behin-behineko gobernua boterera iritsi zenean. Hala ere, gaur egun ere herrialdean eta inguruetan (Uganda, Ruanda, Burundi, Namibia, Zimbabwe, Angola eta Txad) indarkeriak segitzen du, eta gauzak horrela Afrikako historia modernoaren gerraterik handien bihurtu da, zuzenean zortzi herrialde eta 25 talde armatu barne hartuz eta 2008 arte 5.4 milioi pertsonaren heriotza eraginez, batik bat gaixotasunek eta goseteak jota, Bigarren Mundu Gerraren ondoren liskar hilgarrien bilakaturik. Halaber, milioika pertsona errefuxiatu izan dira inguruko herrialdeetan.

Aldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde batetik, Kinshasha edo RDCren aldean lehenik Laurent-Désiré Kabila eta gero haren semea den Joseph Kabilaren armada nazionala, atzerritarren aurkako hainbat Mai-Mai talde eta Zimbabwe, Angola, Txad, Sudan eta Namibia daude, herrialdearen mendebal eta hegoaldearen kontrola dutelarik.

Beste alde batetik, tutsiek bereganatutako Ruanda eta Burundiko gobernuen armada nazionalak eta euren aldeko talde armatuak daude, Kongoko errebeldeak barne hartuz eta Goma mugako hirian bilduz. Ipar-ekialdeko kontrola dute.

Bestela, hutuen aldeko taldeak daude, tartean Ruandako genozidioaren arduradun batzuk, bai eta Mai-Mai milizia batzuk ere, tutsien aurka egiteko mugitzen ari direnak. Eta, azkenik, Ugandako armada nazionala eta inguruko taldeak daude, printzipioz euren mugak errespetatzeko mobilizaturik baina baliabide naturalen ustiapenetan interesaturik, beste aldeak bezala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Coghlan B, Brennan RJ, Ngoy P, et al. (2006), «Mortality in the Democratic Republic of Congo: a nationwide survey», Lancet (367): 44–51, doi:10.1016/S0140-6736(06)67923-3, PMID 16399152 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kongoko Bigarren Gerra Aldatu lotura Wikidatan