Skagerrak
Itxura
| Skagerrak | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | itsasartea |
| Luzera | 240 km |
| Zabalera | 85 km |
| Sakonera | 700 m |
| Eponimoa | Skagen |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 57°50′50″N 9°04′23″E / 57.847222222222°N 9.0730555555556°E |
| Honen parte da | Ipar itsasoa |
| Hidrografia | |
| Betebidea | |
| Arro hidrografikoa | Skagerrak basin (en) |
Skagerrak[1] (danieraz /ˈskæːɪ̯ɐʁæk/, norvegieraz /ˈskɑːɡərɑk/ eta suedieraz /ˈskɑːɡɛrak/ ahoskatua) Norvegiako hegoaldea eta Danimarkako Jutlandia penintsula banatzen dituen itsasartea da. Skagerrakek, Kattegatekin batera, Ipar Itsasoa eta Itsaso Baltikoa lotzen du.
Skagerrak 240 km luze da, 140-80 km zabal eta 725 m sakonu (lekurik sakonena Norvegiako kostaldetik gertu dago).
Izena Skagen Danimarkako herritik datorkio. Rak atzizkiak nederlanderaz "itsasartea" esan nahi du.
Historikoki, itsasarteak garrantzi estrategikoa izan du, batez ere Alemaniarentzat. Haren uretan Lehenengo Mundu Gerran 1916ko Jutlandiako gudua egin zen eta Bigarren Mundu Gerran itsasartea kontrolatzeko, Alemaniak Danimarka eta Norvegia okupatu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2010-12-12).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Danimarkako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
