Jutlandia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jutlandia
Satelite bidezko argazkia
Satelite bidezko argazkia
Geografia
Jutland Peninsula map.PNG
Kokalekua Erdialdeko Europa
Koordenatuak 56° N, 9° E / 56°N,9°E / 56; 9
Azalera 29.775 km2
Punturik garaiena Møllehøj 170,86 m.
Administrazioa
 Danimarka
 Alemania
Demografia
Biztanleria 2.491.852 bizt.

Jutlandia[1] (danieraz: Jylland; alemanieraz Jütland) Danimarkako alde kontinentala eta Alemaniako iparraldea (Schleswig-Holstein estatua) barnean hartzen duen Ipar-mendebaldeko Europako penintsula da. Mendebaldean Ipar Itsasoa, iparraldean Skagerrak, ipar-ekialdean Kattegat eta ekialdean Baltikoko daniar uharteak ditu.

29.766 km2 eta 2.257.741 biztanle inguru ditu. Bi herrialde hartzen ditu Jutlandiak Danimarkan: Ipar Jutlandia (Nordjylland, 6.173 km2 eta 483.381 biztanle. Hiriburua: Aalborg) eta Hego Jutlandia (Sønderjylland, 3.938 km2 eta 249.805 biztanle. Hiriburua: Aabenraa).

Jutlandiako lurraldea laua eta hareatsua da eta aintzira txiki asko du. Laborantza zaila da eremu horietan eta asko hedatu da abeltzaintza (behi azienda bereziki). Janari industria, mekanika industria eta ontziolak dira jarduera ekonomiko nagusiak.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dunak Ipar Itsasoko ertzean dagoen hondartza batean.

Geografikoki eta historikoki Jutlandia osatzen dute Hego Jutlandia, Mendebaldeko Jutlandia, Ekialdeko Jutlandia (Mols barne) eta Ipar Jutlandia (Himmerland, Vendsyssel eta Thy barne) eskualdeek. Beste garai batzuetan beste izendapen batzuk egon ziren: Nørrejyllland, Sydvestjylland, Nordvestjylland eta Slesvig.

Iparraldeko zonaldea Limfjord-eko ur-kanalak banatzen duo beste alde kontinentalarekin. Ipar Jutlandiako uhartea izena hartzen du edo Vendsyssel-Thy.

Læsø, Anholt eta Samsø uharteak Kattegat-en eta Als Itsaso Baltikoaren hegoaldean administratiboki eta historikoki lotuta dago penintsula honekin, azkenak autonomia handiagoa duen arren. Wadden Itsasoko uharte daniarrak eta Ipar Frisiako uharte alemaniarrak kokatuta daude Jutlandiako hego-mendebaldeko kostaldean, Alemaniako Badian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo garaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jutlandia izena bertan V. mendean bizi ziren jutoetatik dator.

Herri zinbriarrak eta teutoiak bizi izan ziren Jutlandian K.a. IV. mendeetatik aurrera. Augustoren garaian erromatarrek hartu zituzten lurralde haiek; ondoren saxoiak, angloak eta jutoak finkatu ziren han, gero Britainiako uharteetara jo zutenak. Daniarrak, vendo eslaviarrak eta vagrioak finkatu ziren han ondoren. Godofredo Jutlandiakoa Karlomagnoren aurka borrokatu zen VIII. mendean; IX. mendean hasi zen Jutlandia kristautzen. XI. mendean Danimarkako koroaren pean geratu zen.

Jutlandiako gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerran, 1916ko maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean izan zen itsas gudua, itsas armada ingelesa eta Alemaniako ontzidiaren artean; Ipar itsasoko nagusigoa zegoen jokoan. Ingelesek baino galera txikiagoak izan zituzten alemaniarrek eta aurrez galdutako portu txiki batzuk berreskuratu zituzten, gainera, baina Ipar itsasoko sarrera ontzi ingelesen begiradapean geratu zen eta Atlantiko aldeko biderik gabe geratu ziren alemaniar ontziak.

Schleswig-Holstein bere hegoaldeko aldea, historian zehar bai daniarren bai alemaniarren eskuetan izan da. Azkeneko aldaketa Lehenengo Mundu Gerraren ondoren gertatu zen, Danimarka Schleswigeko zati bat (danieraz: Slesvig) lortu zuenean.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jutlandiak 29.775 km² azalera du eta 2.491.852 biztanle (2004an). Eskualdeko hiri nagusiak hauek dira:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-12 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jutlandia Aldatu lotura Wikidatan