Skagerrak
Itxura
Skagerrak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | itsasarte |
Luzera | 240 km |
Zabalera | 85 km |
Sakonera | 700 m |
Eponimoa | Skagen |
Geografia | |
Koordenatuak | 57°50′50″N 9°04′23″E / 57.847222222222°N 9.0730555555556°E |
Honen parte da | Ipar itsasoa |
Hidrografia | |
Betebidea | |
Arro hidrografikoa | Skagerrak basin (en) |
Skagerrak[1] (danieraz ˈskæːɪ̯ɐʁæk, norvegieraz ˈskɑːɡərɑk eta suedieraz ˈskɑːɡɛrak ahoskatua) Norvegiako hegoaldea eta Danimarkako Jutlandia penintsula banatzen duen itsasartea da. Skagerrakek, Kattegatekin batera, Ipar Itsasoa eta Itsaso Baltikoa lotzen du.
Skagerrakek 240 km luzera, 140-80 km zabalera eta 725 m sakonera ditu (lekurik sakonena Norvegiaren kostaldetik gertu dago).
Izena Skagen Danimarkako herritik datorkio. Rak atzizkia nederlanderaz "itsasartea" esan nahi du.
Historikoki, itsasarteak garrantzi estrategikoa izan du, batez ere Alemaniarentzat. Bere uretan Lehenengo Mundu Gerran 1916ko Jutlandiako itsas-bataila egin zuen eta Bigarren Mundu Gerran itsasartea kontrolatzeko Alemaniak Danimarka eta Norvegia okupatu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-12).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Danimarkako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |