Skaro (planeta)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Skaro Doctor Who zientzia fikziozko telesail britainiarreko fikziozko planeta da. Dalek arrazaren jatorrizko planeta da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Zazpigarren galaxiako" izar-sistema bateko hamabigarren planeta da[1]. Hainbat ilargi ditu; Flidor, Falkus eta Omega Mysterium dira batzuk. Falkus berezia da, dalekek sortutako ilargi artifiziala da, planetatik ihes egin eta babesleku izateko eraiki baitzuten. Skaro planetatik gertuen dagoen planeta Alvega da[1].

Planetaren nukleoa izozturik dago, 10.000 miliatako lodiera du. Azal guztiaren azpian leize ugari aurkitzen dira.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dalekak telesailaren lehen denboraldian agertu ziren, 1963an. Halako arrakasta izan zutenez 1964an BBC-k The Dalek Book liburua atera zuen[2]. Liburu hartan The Dalography of Skaro agertzen da, Skaro planetaren mapa hain zuzen ere.

Skaron hiru kontinente daude, "Davius" (ipar-mendebaldean), "Darren" ipar-ekialdean, eta "Dalazar" hegoaldean, Darreni lotuta.

  • Dalazar: klima azpitropikala du eta planetako eremu populatuena da. Bertan kokatzen da "Dalek City" hiriburua. Hiriaren hego-ekialdean "Mutazioen aintzira" dago eta hegoaldean Drammankins mendilerroa.
  • Darren: Bonba nuklearrak eztanda egin zuen eta dalekak giza itxura izatetik mutante bihurtzea eragin zuen leherketan. "Radiation Range" mndilerriak ("Erradiazioaren mendilerroa") iparraldea eta hegoaldea banatzen ditu.
  • Davius: "River of Whirling Waters" ibaiak ("Ur zurrunbilotsuen ibaia") ekialde-mendebalde bereizten du kontinentea. Ekialdean bizi ziren Thalak.

Bost ozeano ere baditu; Ocean of Ooze ("lehorra"), Sea of Acid ("Azidozko itsasoa"), Sea of Rust ("Herdoilaren itsasoa"), Serpent Sea ("Suge itsasoa") eta Bottomless Sea ("Hondo gabeko itsasoa").

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean Thalak Daviusen bizi ziren eta Darrenen Khaledak. Mila urtetako gerra izan zen bi arrazen artean. Davros zientzilariak khaledak mutatu eta dalek bihurtu zituen. Dalekak planeta guztiaz jabetu ziren baina gerran jaurtitako bonba nuklearren ondorioz Davius eta Darren kontinenteak erabat suntsiturik gelditu ziren eta Daleken hiria Dalazarren kokatu zen. Doktoreak daleken aurka egin zuen eta denak suntsitu zituen.

Gerora ikusiko da batzuek iraun zutela, Davrosek daleken erara berreraiki zuen planeta eta telesailean sarritan agertuko dira[3].

Flora eta fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra nuklearraren ondorioz Skaro planetako izaki bizidun guztiak desagertu ziren. Dalek City hiriburuaren inguruan harrizko baso bat dago. Landare gutxi batzuk aipatzen dira hala ere. Varga landarea dalekek genetikoki manipulatu zuten, pozoitsua da eta mugitzeko gaitasuna dauka. Arkelis lorea metalaren gainean soilik sustraitzen da.

Dinosauro itxurako animalia batzuk ikusi izan dira, metalezko ezkatak dituzten narrastiak. Thalek "Magnedon" izena eman zieten. Mutazioen aintziran garro ugari dituen "Slyther" izeneko animalia bat bizi da. Dalekek meategi lanak egiteko erabiltzen dituzte. Aipaturiko The Dalek Book liburua beste animalia batzuk ere aioatzen dira. Lur zizare antzekoak leherketa nuklearrak suge erraldoi bihurtu dituenak, "Lallapalange" hegaztia bi ahotsetara kantatzen duena eta "Urvacryl" aingira erraldoia... Gerora aera diren komikietan izaki berriak ere azladu dira; Hareazko izaki amorfoak, "Terrorkons" herensuge urtarrak, "Sponge People" lurpeko izakiak, "Sucker" kakarraldoa, "Krakis"...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Skaro | Tardis+BreezeWiki» breezewiki.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-29).
  2. (Ingelesez) «The Dalek Book» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-07-29).
  3. (Gaztelaniaz) «Skaro» Doctor Who Wiki (Noiz kontsultatua: 2023-07-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]