Skylab, Estatu Batuen lehenengo espazio estazioa izan zen, Raymond Loewyk diseinatutakoa. Lurraren orbitan egon zen sei urtez, 1973tik1979ra bitartean hain zuzen ere. Astronautak hiru aldiz joan ziren estaziora, baina, sei urte hauetatik, bakarrik lehenengo bietan izan zituen bisitak. Estazioaren pisua, 75 tonakoa zen, eta espaziora bidali zutenean ez zeukan tripulaziorik. 1973ko maiatzaren 14an bidali zuten, Saturno V (SL-1 misioa) kohetearen laguntzaz. Aireratzean Skylab-ek kalte asko jasan zituen. Eguzki babesak kalteak jaso zituen, meteoritoen aurkakoa ere galdu zuten, eta eguzki plaka nagusia oso kaltetua izan zen ere aireratzearen ondorioz. Meteoritoen aurkako babesa galtzearen ondorioz, eguzki plaken zabalketa ezin izan zuen aurrera egin eta estazioak, tenperatura altuak jasan, eta energia eskasia ere eduki zuen.
Estazioaren lehenengoko tripulazioa, SL-2 misioan joan zen eta 1973komaiatzaren 25ean bidali zuten espaziora, Saturno IB ontzian. Honen helburua estazioak jasan zituen kalteak konpontzea izan zen, 28 egun egon zen. Hurrengo misioak, SL-3 eta SL-4 izan ziren. Hauek, 1973kouztailaren 28an eta 1973koazaroaren 16an izan ziren. Bi misio hauek guztira 171 egun egon ziren espazio-estazioan. Azkenik, Skylabeko azkeneko tripulazioa 1974kootsailaren 8an bueltatu zen.
Bost urtez hutsik egon zen (bertaratzeko anezka egokirik ez zegoen eta gainera espazio estazioaren egoera ez zen batere ona) eta azkenik larriki hondatuta Lurreratzea erabaki zuten. Australiatik gertu erori zen 1979kouztailaren 11an.