Mercury programa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mercury 6 misioaren jaurtiketa, bertan John Glenn Lurra orbitatu zuen lehen estatubatuarra zihoan.

Mercury programa 1958an hasi zen NASAren eskutik, sobietarrek espazioan lehenengo satelitea (Sputnik 1) jarri eta urte bat eta hiru egun geroago. Estatu Batuek gidatu zuten lehen programa espaziala da, 1961tik 1963ra.

Programaren hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mercury programa, Sobietar Batasunaren espazioaren esplorazioaren aurreko Estatu Batuen erantzuna izan zen, bi lurralde hauek Gerra Hotzean baitzeuden . Mercury programa eraikitzerakoan, ingeniari espazialak oso lanpetuta egon ziren espazio-ontzia eraikitzen. Espazio-ontzi oso segurua beharko zuen, Lurra orbitatzera heldu beharko zuelako, haren abiadurarengatik suntsituta izan gabe. Beste kezka garrantzitsu bat, espazioaren egoera larriak jasatea zen: hutsunea, tenperatura aldaketa bortitzak eta aurkitu berri zuten espazio-erradiazioa. Astronauta eta ingeniarien lana zaildu bazen ere proiektua aurrera eramatea lortu zuten.

Mercury kapsula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emaitza bala itxurako espazio-ontzia izan zen. Ez zuen hegorik, eta atmosferan birsartzea erretzen zen ezkutu termikoari esker egiten zuen.

Mercury kapsulak aireratzeko bi kohete jaurtitzaile mota erabili zituzten (boosters, ingelesez). Lehenengo hegaldi suborbitaletan Redstone koheteekin jaurti ziren. Hegaldi orbitaletan Atlas-D koheteekin bidali ziren. Kohete hauek misil balistiko batetik eratorriak ziren. Atlas hauen altzairuzko estalkia oso fina egin zen pisua aurrezteko, barneko erregaiaren presioak eragiten zuen egonkortasun estrukturala. Erregairik ez zuenean, ordea, gasez bete behar zen egitura kolapsatu ez zedin. Arazo berdina izan zuen Gemini programarako hurrengo jaurtitzaile familiak: Titan IIak. Mercury espazio-ontziaren diagrama

Giza taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mercury-ko 7 astronautak

110 piloturen artean egin zen lehenengo astronauten hautaketa. Gizon hauen ezaugarri fisikoak eta proba hegaldietan parte hartu izana izan ziren aukera honetan irizpide nabarienak. Azkenean, 1957an 7 pilotu hautatu ziren:

Hala ere, Deke Slaytonek ezin izan zuen hegaldian parte hartu, bihotzeko arazoak izan zituelako. Kontrolatzaile jarraitu zuen, baina 1975an Apollo-Soyuz misio erabat politikoan parte hartzea eskaini zioten eta kontrolatzaile lanak utzi.

Lehenengo hegaldia, Freedom 7 izan zen (freedom ingelesez, askatasuna esan nahi du). Horrela bada, misio bakoitzeko espazio-ontziari izena jarri ostean, "7" zenbakia gehitzen zitzaion, 7 izan baitziren programa honetarako hautatutako astronautak.

Kapsulek 12,33 m³ko bolumena zuten, pertsona bakar batentzako leku nahikoa. Kapsula bakoitzean 120 kommutagailu, 55 etengailu elektriko, 30 fusionagarri eta 35 palanka mekaniko zeuden.

Mercury misioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pilotudun Mercury misioak

Kapsularen barne egonkortasuna aztertzeko, lehenengo aldian, ingeniariek rhesus tximino batekin egin zuten proba, Ham txinpantze bezala ezagutzen denarekin. Geroago, maniki elektroniko batekin egin zuten proba, arnas egiten zuen maniki batekin.

Geroago, taula honetan agertzen den bezala, Alan B. Shepardek egin zuen hegan, eta ondoren, beste astronautak.

1963rako NASAk zituen 2500 langileetatik 500 soilik lan egiten zuten Mercury programan (beste 2000ak Gemini eta Apollo programetan zeuden).

Izen ofiziala Espaziontzia Jaurtiketa Data Jaurtiketa ibilgailua Tripulazioa Helburua(k) Emaitza
Mercury Redstone 1 1960ko azaroaren 21ean Redstone Tripulazio gabea Mercury Programaren lehen saiakera Porrota
Mercury Redstone 1A 1960ko abenduaren 19an Redstone Tripulazio gabea Lehen hegaldi suborbital estatubatuarra Arrakastatsua
Mercury Redstone 2 1961ko urtarrilaren 31n Redstone Ham txinpantzea Izaki bizidun baten lehen hegaldi suborbital estatubatuarra Arrakastatsua
Mercury Redstone BD 1961ko martxoaren 24an Redstone Tripulazio gabea Probarako hegaldia Arrakastatsua
Mercury Redstone 3 Freedom 7 1961ko maiatzaren 5ean Redstone Alan B. Shepard Hegaldi suborbitala eman zuen lehen estatubatuarra Arrakastatsua
Mercury Redstone 4 Liberty Bell 7 1961ko uztailaren 24an Redstone Virgil I. Grissom Hegaldi suborbitala Arrakastatsua
Mercury Atlas 6 Friendship 7 1962ko otsailaren 20an Atlas John Glenn Lehenengo estatubatuarra orbitan Arrakastatsua
Mercury Atlas 7 Aurora 7 1962ko maiatzaren 24a Atlas Scott Carpenter Hegaldi orbitala eta esperimentu zientifikoak Arrakastatsua
Mercury Atlas 8 Sigma 7 1962ko urriaren 3an Atlas Wally Schirra Hegaldi orbitala / Lehenengo zuzeneko irrati-komunikazioa Arrakastatsua
Mercury Atlas 9 Faith 7 1963ko maiatzaren 15ean Atlas Gordon Cooper Hegaldi orbitala / Iraupen eta esperimentu proba Arrakastatsua

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]