Neil Jordan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neil Jordan

(2010)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNeil Patrick Jordan
JaiotzaSligo1950eko otsailaren 25a (74 urte)
Herrialdea Irlandako Errepublika
Hezkuntza
HeziketaSt Paul's College, Raheny (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, idazlea, gidoilaria, zinema ekoizlea, eleberrigilea, showrunnerra, telebista-ekoizlea eta errealizadorea
Jasotako sariak
KidetzaAosdána (en) Itzuli

neiljordan.com
IMDB: nm0001403 Allocine: 12309 Allmovie: p96396 TCM: 96907
Discogs: 1571345 Edit the value on Wikidata

Neil Jordan (Sligo, Sligoko konderria, 1950eko otsailaren 25a) irlandar zinema zuzendaria da. 1992an Interview with the Vampire: The Vampire Chronicles filmarengatik Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria irabazi zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neil Jordan zuzendaria Irlandako Errepublikako mendebaldeko kostaldean dagoen Sligo konderrian kokatua dagoen Sligo hirian jaio zen. Raheny udalerriko St. Paul's College ikastetxean ikasi eta katolozismora bihurtu zen. Dublin hiriburuko University College unibertsitatean Irlandako Historia eta Literatura Ingelesa ikasi zituen. Irlandan Excalibur filma egiten ari zen unean John Boorman zuzendariak Neil Jordan gidoilari bezala erreklutatu zuen. 1995eko Interview with the Vampire: The Vampire Chronicles filman, Jordanek idazle eta zinema zuzendari gisa banpiroen mitoa berrikuskatu zuen.

Erlazio sexual ez konbentzionalak ere Jordanen filmen ohiko gai izango dira, sarritan kontzientziaren egoera normalatik haratago dauden ekintzen alderdi ezkutuan hausnartzen saiatzen da, askotan mundu onirikora daramaten elementu plastikoak gehituz. Bere filmek pertsonai bakar baten inguruko erabateko ikuspuntu subjetibo bat hartu ohi dute. Erlazio sexual ez konbentzionalez gain, Jordanen filmek maiz Ipar Irlandako gatazkaren gaiaren ingurukoak izan dira, azken honen adibide gisa The Crying Game edota Breakfast on Pluto. 1996an Irlandako Historian hain esanguratsua izan zen Michael Collins irlandar abertzale eta iraultzaileraren biziaren inguruko Michael Collins filma ere zuzendu zuen.

Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elaberriak edo nobelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak eta izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Saria Kategoria Filma Emaitza
1984 Sitgeseko Nazioarteko Zinemaldia Filma onena The Company of Wolves Irabazle
1993 Oscar Jatorrizko gidoi onena The Crying Game Irabazle
1993 Oscar Zuzendari onena The Crying Game Izendapena
1995 Academy of Science Fiction, Fantasy & Horror Films, USA Zuzendari onena Interviwe with the Vampire Izendapena
2000 BAFTA Sariak Filma onena The End of the Affair Irabazle

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neil Jordan Aldatu lotura Wikidatan