Sofia Karlota Bavarian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sofia Karlota Bavarian

Bizitza
JaiotzaMunich1847ko otsailaren 22a
Herrialdea Bavariako Erresuma
HeriotzaParis1897ko maiatzaren 4a (50 urte)
Hobiratze lekuaDreux Royal Chapel (en) Itzuli
Heriotza modua: sutea
Familia
AitaDuke Maximilian Joseph, Duke in Bavaria
AmaPrincess Ludovika of Bavaria
Ezkontidea(k)Prince Ferdinand, Duke of Alençon (en) Itzuli  (1868ko irailaren 28a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaWittelsbach-eko etxea
House of Orléans (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Sofia Karlota Bavarian (1847ko otsailaren 23a - 1897ko maiatzaren 4a) Luis Filipe Frantziakoaren biloba politikoa, Elisabet Austriakoaren ahizpa kuttuna eta Luis II.a Bavariakoaren emaztegaia izan zen. Possenhofenen jaioa Maximiliano Josef Bavarian eta Luisa Bavariakoaren alaba zen. 1867ko urtarrilaren 22an Luis II.a Bavariakoarekin ezkonduko zela iragarri zuten, baina ezkontzaren data behin eta berriz atzeratu ostean, Luisek ezkontza bertan behera utzi zuen, Sofia Karlotak ezkontzako argazkilaria izango zen Edgar Hanfstaenglekin harremana hasi ostean.

Beste senargai batzuk proposatu zituzten Sofia Karlotarentzat, euren artean Luis Biktor Austriakoa, homosexual eta trabesti ezaguna eta Frantzisko Josef I.a Austriakoaren, Maximiliano I.a Mexikokoa eta Luis I.a Portugalgoaren anaia. Beste hautagai bat Filipe Württembergekoa izan zen, bere aurreko senargaiaren lehengusua. Sofiak hautagai guztiei ezetz esan zien eta bere izeba Amalia Augusta Bavariakoarekin joan zen bizitzera. Bertan Fernando Orleansekoa, Alençongo dukea, ezagutu zuen. 1868an ezkondu ziren eta harreman oso ona mantedu zuten, baita bere koinatu Margarita Adelaida Orleansekoarekin.

Ezkondu eta urtebetera Teddingtonera mugitu ziren, Ingalaterran. Bertan izan zuten euren lehen alaba, Luisa Orleansekoa.

Sofia 1897ko maiatzaren 4an hil zen Parisko Bazar de la Charité sute batean. Erreskatatzen saiatu ziren arren, berak laguntzari uko egin zion, bazarrean zeuden beste emakumeak salba zitzaten esanez.