Solaris (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Solaris
Datuak
Jatorrizko izenburua Солярис
Urtea 1972
Generoa Zientzia-fikzioa
Herrialdea  Sobietar Batasuna
Iraupena 165 min.
Aurrekontua  ? руб
Zuzendaria
Andrei Tarkovski
Ekoizleak
Viacheslav Tarasov
Gidoilariak
Fridrikh Gorenshtein
Andrei Tarkovski
Stanisław Lem
Aktoreak
Natalya Bondarchuk
Donatas Banionis
Jüri Järvet
Anatoli Solonitsyn
Vladislav Dvorzhetsky
Avigdor Leinov
Musikagileak
Eduard Artemyev
Argazkilariak
Vadim Yusov
Jatorrizko hizkuntza
Errusiera

Solaris (Солярис, solyaris) 1972 urtean Andrei Tarkovski errusiarrak zuzendutako filma da. Stanisław Lem idazlearen izen bereko eleberrian oinarritua dago.

Solarisen bertsio hau oso geldiro gertatzen den psikodrama bat da, ia osorik espazioko estazio batean gertatzen dena. Eleberriarekin alderatuta, ezberdintasun nagusia honakoa da: protagonistak, hau da, Kelvinek ez duela Solaris planetako azalerara bidaiarik egiten.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmeko eszenak Sobiet Batasunean (mendialdean eta MosFilm-eko estudio handi batean) eta Japonian filmatu ziren eta Vadim Yusov zinegileak eginikoak dira. Kultuzko Filmaren estatusa lortu zuen film honek mendebaldean, nahiz eta Errusian eta Sobiet Batasuna eratzen zuten herrialdeetan hasieratik ere ospetsua izan.

Estilistikoki berdintasunak ditu Tarkosvkiren beste film batzuekin, esate baterako, Zerkalo (Ispilua) filmean erabiltzen dituen sinbolismoak, urari eta naturari dagokienez.

Tarkovskiren Solaris honek gizakien arteko harremanei buruz, eta gizakiak jainkotasunarekin duen harremanei buruz ari da.

Filma estreinatu zenean ordu erdi moztu zitzaion jatorrizko luzaerari, hura 165 minutukoa baitzen hasiera batean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]