Espazio-hegaldi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Atlantis anezkaren aireratzea.

Espazio-hegaldia kanpo-espazioan barna burutzen den bidaia da, alegia, lurraren atmosferatik kanpo, eta espaziontziek gizakiak garraiatu ditzazkete ala ez. Espazio-hegaldi bateko eskifaia espaziontaziaren komandantea, pilotua eta misioak jorratuko dituen gaiei buruzko adituez osatua dago, garraiatutako karga-erabilgarriari buruzko adituez ere osa daiteke, dena den, azken hauez ez beste gainontzekoak astronautak izan beharra dute.

Hegaldian zehar, astronauta-pilotuek ontziko aginte eta gidaritza lanak eginkizunak burutzen dituzte, aldiz, misioari buruzko adituek ontzi barneko eragiketen koordinazioaren arduradunak dira, esperimentu eta hegaldi zehatz bakoitzeko karga erabilgarriei dagokionez.

Hegaldiaren hastapen data baina hamaika aste inguru lehenago, eskifaiak hegaldi horrentzako bereziki prestatutako hainbat simulazio burutzen hasi ohi dira. Hegalgi-simulatzailea misioaren kontrol-zentroari konektatua dago, bai eta jarraipen estazio sare bati ere.

Astronautak mikrograbitate baldintzetan lan egiten ikasi beharrean daude, eta horretarako hegaldien entrenamendurako bereziki egokituak izan diren hainbat hegazkin erabiltzen dituzte.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]