Soufrière Hills

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Soufrière Hills

1995eko erupzioa
(kokalekuaren datuak falta dira)
Koordenatuak 16° 43′ 00″ N, 62° 11′ 00″ W / 16.716666666667°N,62.183333333333°W / 16.716666666667; -62.183333333333Koordenatuak: 16° 43′ 00″ N, 62° 11′ 00″ W / 16.716666666667°N,62.183333333333°W / 16.716666666667; -62.183333333333
Garaiera 915
Mota estratosumendia
Artikulu hau Montserrateko sumendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Soufrière».

Soufrière Hills Montserrat uharteko sumendi bat da. Bere kraterretako batean, bere garaiera gailena, 915 metrokoa hartzen du. Zenbait krater dituen sumendi konposatu edo estrosumendi bat da. XX. mendean zehar aktibitate sismikoa erregistratu zen arren, eztanda egin zuen lehen aldia, 1995ean izan zen. Uharteko hiriburu den Plymouthen gainera errautsa eta lokatza geroz eta sarriago jaurtitzen zuen aktibitatearen gehikuntza baten ondorioz, bertako biztanleria ebakuatu behar izan zen. 1997an gertatu zen eztandarik garrantzitsuena, non, isuri piroklastikoek, Plymouth azpian hartu zuten. Eztanda honetan, 18 pertsona hil ziren.

Sumendia zaintzeaz arduratzen den behatoki bat dago, eta kanporatze gune bat ezarri da bere inguruan, oraindik aktibitatea erregistratzen baita.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Soufrière Hills Aldatu lotura Wikidatan