Sozialista Abertzaleak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sozialista Abertzaleak
Sorrera 2003
Desegitea 2005
Ideologia politikoa Euskal nazionalismoa
Ezker abertzalea
Independentismo
Sozialismo
Batasunaren legekanporatzearen ondoren Euskal Herritarrok alderdiaren legebiltzar taldea hartu zuen izena.

Sozialista Abertzaleak Euskal Herritarrok osatzen zuten legebiltzarkideek hartu zuten izena Eusko Legebiltzarran izan zen. Erabaki hau hartu zuten haien alderdia, Batasuna, legezkanporatu zen baino aste batzuk lehenago.

Espainiako Alderdien Legea onartu zenean, Espainiako Auzitegi Gorena Eusko Legebiltzarrari talde honen deuseztatzea agindu zuen, Alderdi Popularrak eta Espainiako Langile Alderdi Sozialistak bermatu zuten eskaera. Legebiltzarraren mahaia, eta bere lehendakaria Juan María Atutxa ez zuten egin, horretarako eskudantzia ez zutela esanez. Gainera, legebiltzarkideen eta alderdi politikoen artean ezberdindu behar dela argudiatu zuten. 2008ko Urtarrilean Atutxa zein Legebiltzarraren mahaiko bi kideek erabakia bermatu zuten.

Nafarroako Legebiltzarraren lehendakaria Nafarroako Sozialista Abertzaleak deuseztatzea onartu zuen inolako nahas-mahasik gabe. Taldearen 8 legebiltzarkideak zuzenean Talde Mistora pasatu ziren. Honen ondorioz, Atutxa eta bi kideek, epaituak eta zigortuak izan ziren, Atutxa doktrina deituko zitzaion epaiketaren ondorioz.


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.