Spada jauregia

Koordenatuak: 41°53′40″N 12°28′19″E / 41.89435°N 12.472°E / 41.89435; 12.472
Wikipedia, Entziklopedia askea
Spada jauregia
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
HiriaErroma
Erromako RioniakPonte
Koordenatuak41°53′40″N 12°28′19″E / 41.89435°N 12.472°E / 41.89435; 12.472
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1540 (egutegi gregorianoa)
Inaugurazioa1548
JabeaBernardino Spada (en) Itzuli
ErabiltzaileaGalleria Spada (en) Itzuli 1927
Arkitektura
ArkitektoaFrancesco Borromini
EstiloaBarrokoa
Ondarea
Kontaktua
HelbideaPiazza Capo di Ferro 13

Spada jauregia (italieraz: Palazzo Spada) Erroma hiriburuko jauregi bat da, Regola rionean kokaturik dagoena. Gaur egun Frantziako enbaxadaren egoitza da. Francesco Borrominiren prespektiba behartuarengatik da ezaguna. Gaur egun Italiako Estatu Kontseiluaren egoitza da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko jauregia Girolamo Capodiferro kardinalarentzat eraiki zen 1540 urtean. 1632an Spada kardinalak erosi zuen eta Francesco Borromini arkitektoari eskatu zion aldaketak egin zitzala. Honek arkuek patioan tranpantojoak egin zituen, prespektiba behartuz. Zutabe gero eta txikiagoak egin zituen eta galeriak benetan zutena baino luzera handiagoa zutela ematen zuen, 8 metro izanik 37 metrotakoak dirudite.

Aurrealdea ere oso dekoratua dago, eskulturak nitxotan, fruta eta loreak, eta hamaika sinbolo eta erliebe. Erromako cinquecento garaiko aurrealde aberatsena da.

1927 urtean Italiako Gobernuak eskuratu zuen.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauregiak Spada galeria hartzen du bere baitan. Berez hainbestekoa zen Spada kardinalaren bilduma eraikineko lau galeria hartzen dituela. Bertan XVI eta XVII mendeetako margolai ezagunen margolan ugari ditu, beste askoren artean honako artista hauen lanak daude: Tiziano, Jan Brueghel Zaharra, Rubens, Durero, Caravaggio...

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]