Spain is different!

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search


Spain is different!, euskaraz «Espainia bestelakoa da!», 1960ko hamarkadan Espainian aginte frankistak turismoa sustatzeko zabaldu zuen ingelesezko goiburua da. Kanpaina turistiko arduradun nagusia orduko Turismo ministro Manuel Fraga Iribarne izan zen. Kanpainaren helburua kanpoko turismo bultzatzea izan zen, paisaien aniztasuna eta exotismoa azpimarratuz[1]. Geroztik eta hedaduraz, goiburua Espainiako berezitasun politiko, ekonomiko eta sozialak adierazi eta justifikatzeko erabili izan da, hala nola frankismoa bera, baina baita espainiar trantsizioko ustelkeria politikoa eta ezberdintasun sozial nabarmenak ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Umbral, Francisco. (1997-4-15). «España es diferente: gay» El Mundo.
    « A lo primero fue don Manuel Fraga con su Spain is different, que vendía sol mejor que democracia, choris marbellís mejor que dioses romanos solamente de piedra, y Semanas Santas flagelantes y primitivas mejor que los Carnavales de Río. »

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika
Espainia
Artikulu hau Espainiako politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.