Speyer lerroa

Hizkuntzalaritzan, Speyer lerroa edo Main lerroa (alemanez: Speyerer Linie edo Mainlinie) behe-alemana eta erdialdeko alemana (muga horren iparraldean) banatzen dituen isoglosari deritzo, iparraldeko azken horretan Appel ("sagar") hitzean geminazio tartea garatu baita, baina hegoaldeko dialektoek (behe-alemana), berriz, /pf/ kontsonante afrikatua, Apfel, alemanaren bigarren kontsonante mutazioa eginik.
Isoglosa ekialdetik mendebaldera doa, Main ibaiari jarraitu eta Speyer hiria gurutzatuz: hortxetik haren izendapenaren arrazoia. Alsazian hasten da, Estrasburgotik gertu, eta ipar-ekialderantz doa, Turingiara, Speyerren Rhin ibaia zeharkatuz. Erfurt ondotik igaro ondoren, hego-ekialderantz biratu eta Bohemiaraino segitzen du, 1945ean txekoslovakiar gobernuak alemanezko hiztunak kanporatu zituen arte alemanezko eremuak ziren lekuetaraino. Lerroaren adibide dira /p/ fonema konbinatu gabea duten leku-izenak, lerroaren iparraldean daudenak, Paderborn, Potsdam eta Wuppertal barne. Aldiz, /pf/ afrikatua dutenak, Pfaffenhofen eta Pforzheim barne, hegoaldean daude gehienbat.
Alemanian lerro hori bere izendapen umoretsuaz ezaguna da: Weißwurstäquator. Izen horrek euskaraz gutxi gorabehera Bavariar saltxitxaren ekuatorea esan nahi du (Weißwursta Bavariako ohiko saltxitxa motaren izena baita). Azken izendapen horrekin, hegoaldearen (nagusiki Bavaria) eta herrialdeko gainontzeko eskualdeen arteko ezberdintasun kulturala nabarmendu nahi da.