Sphagnum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sphagnum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaSphagnopsida
OrdenaSphagnales
FamiliaSphagnaceae
Generoa Sphagnum

Sphagnum goroldio genero bat da, Sphagnaceae familiako bakarra. 151-350 espezie ditu, zohikatz-goroldio deitutakoak (ingelesez: peat moss), munduko lurren %1 estaltzen dutenak. Esfagnoek, bai bizirik, bai hilik, ura metatzeko gaitasun aparta dute: espezie batzuek, urasetzen direnean, beren pisu lehorra halako 20 pilatzen ahal dute zelulen barnean.

Esfagnoak funtsezkoak dira zohikatzaren sorreran. Ez sustrairik, ez egiazko ehunik ez duten landare hauek, gorantz etengabe hazten diren heinean, beheko aldea hil egiten da. Urez asetutako ingurune azido eta anoxikoan bizi direnez gero, materia organikoa ez da usteltzen eta zohikatz bilakatzen da.

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esfagnoak zohikaztegi eta antzeko hezeguneetan hazten dira, kuxin berdeak edo, batzuetan, gorrixkak eratuz. 10-40 cmko kaulidio ("zurtoin") tenteak dituzte, inguru osoan adaxka laburrak dituztenak. Bai kaulidioan, bai adaxketan, ezkata-itxurako filidioak ("hostoak") dauzkate. Filidioetan bi zelula mota daude: klorozistoak, zelula fotosintetiko txikiak, eta hialozistoak, ura metatzen dutenak.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sphagnum generoko goroldiak Ipar Hemisferioko zohikaztegi, konifero-baso eta tundra hezeko eremuetan hazten dira, batez ere. Populaziorik iparraldekoena Svalbard uhartedian (Norvegia, 81° N) dago.

Hego Hemisferioko esfagnadi zabalenak Txile eta Argentinako hegoaldean daude. Beste espezie batzuk Brasilgo mendialde subtropikaleko harkaitz hezeetan bizi dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]