Edukira joan

Stan Ockers

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stan Ockers
Stan Ockers
Informazio pertsonala
Izena Constant Ockers
Jaiotza data 1920ko otsailaren 3a
Jaiotza herria Borgerhout, Anberes
Jaiotza herrialdea  Belgika
Heriotza data 1956ko urriaren 1a (36 urte)
Heriotza herria Anberes
Heriotza herrialdea  Belgika
Kirol informazioa
Egungo taldea Hila
Modalitatea Errepidea
Trebetasuna Sprinterra
Profesional taldea(k)
1941
1942
1943–1945
1946
1947
1948–1949
1950
1951
1952
1953
1954
1955
1956
Independente
Helyett
Metropole
Metropole-Dunlop
Groene Leeuw eta Mondia
Mondia eta Garin-Wolber
Metropole-Dunlop eta Terrot-Wolber
Girardengo eta Terrot-Wolber
Peugeot-Dunlop eta Girardengo-Clement
Peugeot-Dunlop eta Girardengo
Girardengo-Eldorado eta Peugeot-Dunlop
Elvé-Peugeot
Elvé-Peugeot eta Gardengo-Icep

Constant "Stan" Ockers (Anberes, 1920ko otsailaren 3a - ibidem., 1956ko urriaren 1a) Belgikako txirrindularia izan zen, 1941 eta 1956 artean profesionala izan zena.

Txirrindularitzako Munduko Txapelketak eta Lieja-Bastogne-Lieja irabazteaz gain, Frantziako Tourrean hiru etapa lortu zituen eta zazpi aldiz amaitu zen sailkapen orokorreko lehenengo hamarren artean. 1956ko Anberesko Sei Egunak pistako proban parte hartzen ari zela hil zen istripuz.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Stan Ockers lehian.

Bigarren amaitu zuen Frantziako Tourrean 1950ean eta 1952an, eta puntukako sailkapena bitan irabazi zuen: 1955ean eta 1956an. 1955ean La Flèche Wallonne, Lieja-Bastogne-Lieja eta Munduko Txapelketa irabazi zituen, Erromatik gertu dagoen Frascati hirian.

1956ko irailaren 29an, Anberesko Kirol Jauregiaren (Sportpaleis) pistan eroriko bortitz bat izan zuen eta urriaren 1ean hil zen istripu horretan jasandako zaurien ondorioz. Belgikan heriotza tragiko honek dolu nazionala eragin zuen, eta Eddy Merckx, orduan 11 urteko mutikoa eta Ockersen miresle handia zelarik, biziki hunkituta izan zen.

1957an monumentu oroigarri bat eraiki zen bere omenez Ardenetako Gomzé-Andoumont herrian, Forges muinean hain zuzen, Lieja-Bastogne-Lieja lasterketaren ohiko ibilbidean dagoena. Bere heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrenean, Borgerhouteko bere jaioterrian (gaur egun Anberesko udalerriaren barruan dagoena) plaka oroigarri bat jarri zuten Stan Ockersstraat izeneko kalean.

Borgerhouten lurperatuta dago.

Oroitzapenezko plaka Borgerhout herrian.
Stan Ockersen oroitarria, Forges muinean.

1941

1943

1944

  • Brusela-Everbeek

1946

  • Anberesko eskualdeko txapelduna
  • Scheldeprijs
  • Brusela-Saint-Trond
  • 3. l'Omnium de la Routen

1947

1948

1949

1950

1951

1952

1953

1954

1955

1956

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzuli Handia 1948 1949 1950 1951 1952 1953 1954 1955 1956
Pink jersey Italiako Giroa 6. 6.
Yellow jersey Frantziako Tourra 11. 7. 2. 5. 2. 6. 8. 8.
Munduko Txapelketa UT 18. 7. 10. 3. 1. 4.
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]