Lieja-Bastogne-Lieja

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Lieja-Bastogne-Lieja, jatorriz Liège–Bastogne–Liège eta La Doyenne ("Zaharrena") ezizenez ere ezagututa mundu mailako txirrindularitza lasterketarik garrantzitsuenetarikoa da. Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak 24 norgehiagoka puntuagarrien artean sailkatuta dauka, eta Europa mailan bost proba klasiko nagusien artean dugu, alegia, Bost Monumentuak izeneko multzoan dago, Milan-San Remo, Paris-Roubaix, Flandriako Tourra eta Lonbardiako Giroarekin batera.

Egun bateko proba gogorra da, 255 kilometro ingurukoa, eta Lieja eta Bastogne udalerri valoniarrak lotzen ditu.

1892an lehenengo edizioa egin zuten eta Eddy Merckx belgiarra da txapelketa gehien eskuratu duena.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lieja-Bastogne-Lieja Aldatu lotura Wikidatan