Staphylococcus epidermidis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Staphylococcus epidermidis
Staphylococcus epidermidis 01.png
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaBacteria
FilumaFirmicutes
KlaseaBacilli (en) Bacilli
OrdenaBacillales (en) Bacillales
FamiliaStaphylococcaceae (en) Staphylococcaceae
GeneroaStaphylococcus
Espeziea Staphylococcus epidermidis
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketa Grampositibo

Staphylococcus epidermidis Firmicutes filumean eta Staphylococcus genero barnean sailkatzen den bakterio bat da, gizakion larruazalean eta sudurrean bizi dena komentsal gisa, kasu gehienetan inongo gaixotasunik sortu gabe.

Anaerobio fakultatiboa da, katalasa (+), oxidasa (-) eta koagulasa (-) (azken proba honek Staphylococcus aureus eta Staphylococcus epidermidis bereizten ditu laborategian). Pigmentugabea da [1].

Staphylococcus aureus-en aldean (patologia ugari sortzen dituena), Staphylococcus epidermidis ez da eskuarki patogenoa. Dena den, immunitate-sistema ahula duten pertsonengan mikrobio honek oportunista moduan jardun dezake, eta infekzio nosokomialen atzean egon. Adibidez, zain barneko kateter batzuk edo protesi batzuk infektatzen ditu Staphylococcus epidermidisek, biogeruzak sortzeko gaitasuna duelako [2] [3].

Larruazalean egoteaz gain, mukosa-ehunetan ere badago bakterio hau. Sudurrean, ahoan, konjuntiban edo uretran, adibidez.

Antibiotiko batzuekiko erresistentea da: penizilina, amoxizilina, metilizina, tetraziklina…. [4]. Bankomizinarekiko, baina, sentikorra da.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:927 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1.
  2. Salyers, Abigail A. and Whitt, Dixie D. (2002). Bacterial Pathogenesis: A Molecular Approach, 2nd ed. Washington, D.C.: ASM Press
  3. Hedin G (1993). "Staphylococcus epidermidis — hospital epidemiology and the detection of methicillin resistance". Scandinavian Journal of Infectious Diseases Supplementum (Oslo Norway: Scandinavian University Press) 90: 1–59
  4. Otto M (August 2010) Staphylococcus epidermidis – the “accidental” pathogen Nature Reviews Microbiology. 7 (8): 555–567

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]