Stephen Hillenburg
Stephen McDannell Hillenburg (Lawton, Oklahoma, Ameriketako Estatu Batuak, 1961eko abuztuaren 21a - San Marino, Kalifornia, 2018ko azaroaren 26a) estatubatuar animatzailea, ekoizlea eta biologoa izan zen, Bob Belaki marrazki bizidun telesailaren sortzailea izateagatik ezaguna.
Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Anaheimeko (Kalifornia) Savanna Institutuan graduatu ostean, Kaliforniako Humboldt Estatu Unibertsitatean sartu zen, 1984an lizentziatu zen baliabide naturalen ustiaketaren ikasketetan, itsasoko baliabideetan espezializatuz. 1992an, California Institute of the Arts-en animaziozko masterra egin zuen.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- S. Hillenburg-en biografia (Ingelesez)
Artikulu hau Oklahomako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |