Sturmabteilung
Sturmabteilung | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | SA |
Mota | Paramilitarra, erakunde politikoa eta fakzio politikoa |
Herrialdea | Alemaniar Inperioa |
Jarduera | |
Kide kopurua | 3.000.000 (1934) |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Lehendakaria | Otto Wagener (mul) , Ernst Röhm, Franz Pfeffer von Salomon (mul) , Hermann Göring, Heinrich Himmler, Viktor Lutze (mul) , Baldur von Schirach eta Wilhelm Schepmann (mul) |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1921 |
Sortzailea | |
Ordezkatzen du | Q96680094 |
Aurrekoak | Der Stahlhelm, Bund der Frontsoldaten (en) |
Desagerpena | 1945eko urriaren 10a |
Sturmabteilung (SA; ⓘ; Ekaitz Unitatea edo Eraso Dibisio gisa itzulia), Alderdi Naziaren hasierako indar paramilitarra izan zen. 1920 eta 1930eko hamarkadetan paper garrantzitsua izan zuten Adolf Hitlerren boterera iristean. Euren lan nagusia, hasiera batean, Nazien bilera eta manifestazioetan segurtasuna ziurtatzen zen, talde opositoreen bilkurak hautsiz, beste alderdien indar paramilitarren aurka arituz, bereziki Fronte Gorriko Gudarien Ligaren aurka. Baina baita ere hauek zituen jomugan: Alemaniako Alderdi Komunista, Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata, eslabiar, ijito, demokrata eta juduak intimidatzea, adibidez Juduen negozioen boikot Nazia gertatu zenean.
SA, garai hartan, Alkandora Arreak bezala izendatu ohi ziren, uniformearen kolorea dela eta, Benito Mussoliniren Alkandora Beltzak bezala. SAk titulu sasi-militarrak eraiki zituen bere kideentzat. Sistema hau Alderdi Naziaren beste adar batzuek ere kopiatu zuten, batez ere Schutzstaffelak (SS), SAren adar bat izan zena hasiera batean. Kolore marroiko alkandorak aukeratu zituzten Lehen Mundu Gerraren ostean material hau merke eskura zitekeelako Alemanian, Alemaniako Inperioaren garaian Schutztruppeak eskatu zituelako kolonietan aritzeko.[1]
1934an Adolf Hitlerrek berak "odol garbiketa" bat agindu eta SAren boterea kendu zuen. Gertaera honi Labana Luzeen Gaua deitzen zaio. SAren ordez SSak jarri ziren agintean, nahiz eta taldea ez zen desegin 1945an Bigarren Mundu Gerran Hirugarren Reichak kapitulazioa sinatu zuen arte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Toland p. 220