Suediako Zientzien Erret Akademia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Akademiaren egoitza 2006an.

Suediako Zientzien Erret Akademia, ingelesez Royal Swedish Academy of Sciences, (suedieraz: Kungliga Vetenskapsakademien), 1739an Frederiko I.a Suediakoa erregeak sortutako erakundea da. Erakundearen proposamena, dena dela, lan talde batekoa izan zen: Carl von Linné Lineo taxonomoa, Jonas Alströmer enpresaria, Mårten Triewald ingeniaria, Sten Carl Bielke eta Carl Wilhelm Cederhielm funtzionariak, eta Anders Johan von Höpken politikaria. Suediako erakunde kultural nagusietarikoa da.[1]

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakunde independentea da eta haren ekintzek zientziak zabaltzeko eta indartzeko asmoa dute, bereziki Biologia eta Matematika. Akademiaren batzordeek Nobel Sariak emateko balorazioak eta aukeraketak egiten dituzte.[2]

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akademiak 1.700 partaide suediarrak eta 1.200 kanpoko partaideak zituen 1739an, sortu zutenean. Gaur egun gutxiagoak dira: 450 suediarrak eta 175 kanpokoak, arlo desberdinetako zientzialarien ordezkariak:

Idazkari iraunkorren zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suediako Zientzien Erret Akademia

Pertsona hauek Akademiaren idazkariak izan dira:

Publikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kongl. Svenska Vetenskaps-Academiens handlingar, XI. liburukia (1750).

Publikazio historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Vetenskapsakademiens handlingar 1739tik 1974ra. Aldi berean:
  • Öfversigt af Kungl. Vetenskapsakademiens förhandlingar (1844–1903)
  • Bihang till Vetenskapsakademiens Handlingar (1872–1902)
  • Vetenskapsakademiens årsbok (1903–1969)
  • Arkiv för matematik, astronomi och fysik (1903–1949).

Egungo publikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • AMBIO (1972-)
  • Acta Mathematica (1882-)
  • Arkiv för matematik
  • Acta Zoologica (1920-)
  • Levnadsteckningar över Vetenskapsakademiens ledamöter (1869-), biografiak eta partaideen obituarioak
  • Physica Scripta (1970-). Norwegian Academy of Science and Letters erakundearekin batera.
  • Porträttmatrikel (1971-), partaideen erretratuak
  • Zoologica Scripta (1972-). Norwegian Academy of Science and Letters erakundearekin batera.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Suediako Zientzien Erret Akademia Aldatu lotura Wikidatan