Emmeline Pankhurst

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Emmeline Pankhurst
Emmeline Pankhurst, seated (1913).jpg
Bizitza
Jaiotza Manchester1858ko uztailaren  15a
Herrialdea  Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Heriotza Hampstead1928ko ekainaren  14a (69 urte)
Hobiratze lekua Tomb of Emmeline Pankhurst Itzuli
Familia
Ezkontidea(k) Richard Pankhurst
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak sufragista, sufragettea, politikaria, feminista eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
Kidetza Women's Social and Political Union Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Women's Party Itzuli
Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadorea

Emmeline Pankhurst (Manchester, 1858ko uztailaren 15a - Londres, 1928ko ekainaren 14a) mugimendu sufragistaren sortzaileetako bat izan zen Britainia Handian. Bere izena hertsiki lotua dago Lehen Mundu Gerraren aurreko urteetan eman zen emakumeen boto eskubidearen aldeko borrokari.

Manchesterren jaio zen, familia abolizionista batean. Ezkongaietan Goulden zuen abizena, baina 1879an Richard Marsden Pankhurst abokatuarekin ezkondu zen Salforden. Senarra mugimendu sufragistaren aldeko zen lehendik ere eta Married Women's Property Acts izeneko liburua idatzi zuen 1870-1882 bitartean.

1889an Women's Franchise League (Emakumeen Bozka-Eskubidearen Aldeko Liga) sortu zuen, baina hau bertan behera utzi zuen 1898an bere senarra hiltzean. 1903an aurrekoa baino ezagunago bilakatu zen Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoa (WSPU)sortu zuen. Mugimendu honetako partaide izan ziren, besteak beste, Annie Kenney, Emily Davison (erregeren zaldiak 1913an protesta batean eraila) eta Ethel Smyth konpositorea. Bere alaba Adelak eta Sylviak ere parte hartu zuten mugimenduan.

Bere taktikek behin baino gehiagotan eraman zuten espetxera, baina gizartearen goiko klasekoa zenez, ez zuen beste sufragista batzuen tratu bera jasan. Dena dela, indarrez elikatua izan zen gose greba batean. Bere lidergoa zalantzan jarria izan zen eta mugimendua hainbat aldiz banandu zen. My Own Story, bere autobiografia, 1914an argitaratu zen.

Emmeline Pankhursten 40 urteko aktibismoa Representation of the People Act delakoarekin amaitu zuten, Britaina Handiko parlamentuak aprobatua bere heriotza baino lehen, 1928an, bi sexuen arteko berdintasun politikoa finkatzen zuena.

Gizonezkoek finkatutako legeak diskurtsoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Londresen, 1908ko martxoaren 24ean egina.

1887an sortutako Emakumeen Sufragiorako Elkarteen Batasun Nazionalak (National Union of Women’s Suffrage Societies), 17 asoziazio batzen zituena, kanpaina sendoa sortu zuen, baina emaitzarik gabekoa. Egonezinaren ondorioz Emmelinek eta bere alaba Christalbelek bi elkarte independente sortu zituzten: Emakumeen Batasun Politiko eta Soziala (Women’s Social and Political Union) 1903an eta Emakumeen Askatasunerako Liga (Women Freedom League) 1907an, azken hau borrokalariagoa izanik.

Sufragistek politikarien diskurtsoak mozten zituzten eta poliziak zirikatzen zituzten orden publikoaren alterazioa zela eta atxilotu zitzaten. Metodo hauei eta beste batzuei esker sufragistek publizitatea lortzen zuten. Hala ere karikaturistek eta egunkari handiek aitzakia bezala erabiltzen zuten egoera haietaz barre egiteko. 1907an, erreforma legal batek zergak pagatzen zituzten emakumeek Bretainia Handiko hauteskunde lokaletan boto eskubidea izatea lortu zuen; Pankhurst, hala ere, ez zuen nahikoa bezala ikusi.

1908an, aktibista emakume batek zenbait konferentzia eskaini zituen “Sufragioaren garrantzia” izenburuarekin. Hurrengo diskurtsoa, Putney distrituko hauteskundeen bezperan emandakoa, gauzen egoerarekiko kritika bortitza da. Pankhurstek argumentazio oso xehea ematen du, erakusteko gizonezkoen legeek emakume arrunten egoera hobetzeko balio izan ez dutela.[1]

«

Gau honetan adieraziko ditudan ideiak ez dira berriak: orain dela urte eta erdi defendatzen ditut edozein lekutan eta hauteskunde kanpaina orotan. Zuetako askori jada ezagunak egingo zaizkizue, baina ez zaizue axolako errepikatzea soberan askok ezagutzen ditugun argumentu eta adibide horiek, lehen aldiz entzuten didaten horientzako.

Emakumeen botoa oinarrizkoa dela, haien ikuspuntua erabaki publikoetan eragin dezan, esaten hasiko naiz

Zenbait legek berdin eragiten dute emakume zein gizonetan. Kasu hauetan oinarrizkoa da legegileek emakumeen aurrean erantzun dezaten: era honetan lege bat sortu edo erreformatu aurretik emakumeekin kontsultatzera beharturik ikusiko dira.

Urte asko daramatzagu apenas lege aurrerapenik ikusi gabe emakumeen esparruari dagokionez. Arrazoiak begi-bistakoak dira. Parlamentariak geroz eta denbora gehiago ematen dute enpresa edo asoziazio politikoak defendatzeko batzen diren taldeen errebindikazioak aintzat hartzen. Ez du ezertarako balio parlamentariren batek zeharka emakumeen interesen kontuen jakitun izatea, inoiz ez dituelako kontuan hartuko: bere aulkia zor dien horien ongizatearen alde jokatuko du esklusiboki.

Onartu izan dira (edo gutxienez eztabaidatu) langileen ongizaterako hainbat lege, baina gutxi izan da emakumeen egoera hobetzeko egin izan direnak, eta  ez gure beharrak premiazkoak ez direlako. Norma anakroniko ugari existitzen dira, eta erreformen beharra exijitzen dute, izan ere, larriki eragiten digute. Gustatuko litzaidake gela honetan presente dauden emakumeei erakustea bereziki bidegabeak diren zenbait lege.

Politikariak ohituta daude legeek gugan eragingo ez balute bezala hitz egitera. Emakumeen lekua, esaten dute, etxean dago, eta beraien interesak umeen zaintza eta heziketara mugatzen dira,: politikak ez du zer ikusirik kontu hauekin, beraz, ez gaitu eragiten. Hala ere, legeen araberakoa da emakumea menperatzen duen erregimena, eta seme-alaben heziketa eta etorkizuna. Parlamentuak zehazten du hau guztia. Hausnartu ditzagun, beraz, zenbait xedapen emakumeen ikuspuntutik.

Has gaitezen ezkontza legeetatik. Gizonezkoek egiten dituzte, eta emakumezkoengan eragiten dute. Aztertu dezagun bidezkoak, berdintasunezkoak eta zentzuzkoak diren. Emaztearen mantenua bermatzen dute? Emakume askok independentzia ekonomikoari uko egiten diote ezkontzeko: Nola konpentsatzen zaie? Zer moduko seguritatea ematen die ezkontza horrek zeinak independentzia ekonomiko horren sakrifizioa suposatzen duen? Soldata on bat jasotzen duen emakume baten pentsa dezagun. Ezkondu eta seme-alabak izatean bere lanpostuari uko egin behar izango dio. Zer jasoko du trukean?

Legeak senarrari jakiaz, etxebizitzaz eta jantziez arduratzera behartzen du, baina zehetasunetan sartu gabe: zenbat diru eta nola gastatuko den etxebizitzan erabakitzera soilik behartzen du legeak. Emakumeak ez du ahotsik kontu horretan, ezta eskubiderik senarraren  diru-sartzeetan. Gizon ona eta zuzena bada, bere eginkizuna beteko du eta behar duen beste emango dio. Kontrakoa gertatzean, hau da, berak erabakitzen badu janaririk ez ematea, emakumeak ez du inolako errekurtso legalik izango injustizia horri aurre egiteko, hortaz, bere senarrak egokia iruditzen zaionarekin  ados egon beharko da.

Ez dut ezeztatzen gizon asko zuzenagoak eta zintzoagoak direla legeak behartzen dituztena baino… baina badaude senar gaiztoak, dudarik gabe eta zuek ados egongo zarete nirekin esaten dudanean erreforma legal bat sartzea beharrezkoa dela beraiengandik defendatzeko.

Aintzakotzat hartu, emakume bat alargun gelditzen dela eta ume txikiekin. Senarrak bere testamentuan, ez badie ezer ere ez uzten, ez da eragozpen legalik egongo. Testamentua onargarria izango da. Ikusi dezakezuenez, emakumeak ez du segurtasun ekonomikorik izango. Suerte ona baldin badu senarrarekin. Ona bada, lasai egon daiteke, horrela ez bada, sufrituko du, eta legeak ez du babestuko. Halakoa da ezkondutako emakumearen baldintza eta bidezkoa izatearen oso urrun dago.

Suposatu dezagun emakume batek zorte oso txarra duela eta senar immoral eta gaiztoa tokatzen zaiola, semeak zaindu ezin dituena. Zer gertatuko da dibortzioak epaitzen dituen tribunal batean? Nola askatuko da bera horrelako senarra izanda? Gizon bat emakume gaizto batekin badago ezkonduta eta hartaz libratu nahi badu, desleiala izan dela esatearekin nahikoa izango da. Egoera berdinean dagoen emakume batik horrek ez dio balioko, izan ere, senarraren adulterioak ez du kausa legalik izango dibortzio batean. Hartaz libratzeko, bigamia edo etxearen utzikeria edo ageriko krudelkeria frogatu beharko du, inmoralitateaz aparte.

Orain aintzat hartu dezagun ama moduan duen posizioaz. Hainbeste aldiz errepikatu dugu adibide hau gure batzarretan, zein zuetako askok jada ezagutzen duzue. Legislazio ingelesak ez du ezkondutako emakume bat berak mundura ekarritako seme baten ama moduan. Emakumea ez da legalki ama moduan existitzen.

Gure familia legeak kontuan hartuta, haurrak guraso bakarra du, eta eskubide osoa du haurraren etorkizunaz erabakiak hartzeko: non eta nola biziko den, zenbateko dirua izango duen mantentzeko eta heziketarako, nolako heziketa izango duen, eta zein erlijio izango duen. Guraso hori aita da.

Zenbait adibide aipatu izan ditut gizonek ezarritako legeei buruz eta emakumeei eragiten dietenak. Eta orain galdetzen dizuet: emakumeok boto eskubidea izango bagenu, legeak existituko lirateke? Sufragioari eskubidea izango bagenu, arau ekitatiboak onartuko lirateke. Legislazioak dibortzioan ekitatea arautuko luke, eta umeak bi guraso izatea, naturak eman dizkion biak.

Jada ezkonduta dagoen emakume baten egoera azaldu dizuet, legez gurasotzat agertzen ez dena. Umeek guraso bakarra dute, baina ilegitimoek ere bakarra dute, ama: bere umea bakarrik zaindu behar duen zorigaiztoko emakumea. Bera izango da arduradun bakarra umearen etorkizunari begira eta umearen zabartasunarengatik zigortua izango dena.

Adibide bat emango dizuet. Herefordshire bisitatu nuenean, hauteskunde bezperan, emakume ezkongai bat ezagutu nuen, bere bizi zen inguruan epaitua zelako, bere semean arreta ez jartzeagatik. Neskamea zen, eta umea beste pertsona baten gain zegoen. Magistratuek —haien artean, hainbat koronel eta lurjabe— ez zuten galdetu jasotzen zituen diru sarrerei buruz, ezta nor zer aita, ezta honek semearen mantenuan laguntzen bazuen. Hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten.

Galdera bat egin nahiko nuke hemen dauden emakumeei. Emakumeek legeak egitean eragina balute, uste duzue lortuko luketela ume ilegitimoak dituzten gizonek erantzukizun berdina izatea amen moduan?

Hautesleak eta legegileak gizonak dira eta gizonen interesak hartzen dituzte kontuan, emakumeena alde batera utziz. Egoera horrela jarraituko du, boto eskubidea lortzen dugun arte.

Hau gogoratzea baliagarria egingo zaigu, emakumeen influentziari buruz hitz egiten dugunean. Emakumeok ez dugu pisu politikoa izango, gizonek errebindikazio berriak izateko prest ez badaude.

Etorkizunari buruz pentsatu dezagun. Gaur, inoiz baino garrantzitsuagoa da emakumeek bozkatu ahal izatea, egunkarietan, batzarretan, bai eta elizetan etengabe lege eta giza erreformei buruz hitz egiten baita. Zalantzarik gabe lege horiek -eta dio Alderdi Liberalak, boterean jarraitzen badute, asko aldarrikatuko direla- emakumearentzako erabakigarriak dira.

Bidezkoa izatekotan, giza legediak mesede asko egingo die emakume eta umeei. Bidezkoa ez bada, baliteke historia osoko tirania okerrena jasatea emakumeok. Bizilekuari buruzko legediari buruz asko hitz egiten da. Nork ukatuko du gai horrek ez gaituela emakumeoi eragiten? Honi buruz hausnarketa egiten duen edozein emakumeri lotsagabekeria irudituko litzaioke gizonezkoek gaiaren erabakiak hartzea gu kontsultatu gabe.

Har dezagun hezkuntza sistema. Gizonek 1870. urtetik daramate gogoeta egiten, umeak hezteko moduaren inguruan. Ustez ez dira konturatzen momenturen batean aholkua eskatu beharko digutela emakumeoi, mendeetan zehar ikasi ditugun gauzen zatiren bat asimilatzen saiatuz. Bitxia da zenbat denbora galtzen duten diputatuek hezkuntza legeak eztabaidatzen...

Emakumeendako bozkatze eskubideari buruz hainbat eta gehiago pentsatzean orduan eta agerikoagoa egiten da bere garrantzia. Egunero, emakumeen sufragioaren aldeko kanpainan, argudio berriak, arrazoi berriak burura etortzen zaizkigu hau aldarrikatzeko.

Hainbat gizon eta emakume konbentzitu izana espero dut emakumeen sufragioari buruz arretaz gogoeta egiteko. Eta espero dut konturatzea emakumeok kausa honengatik hainbeste borrokatzen badugu dela onura asko egin dezakegulako bozkatzeko eskubidea behin emanda. Ez dugu harrotasunagatik, ez lortu dugunaz harrotzeagatik eskatzen. Eta ez gaitu mugitzen gizonezkoei antzekotasun handiagorik izateko nahia, beraiek bezalakoak izateko nahia. Baizik eta eskubide hori izan gabe, ezinezkoa zaigulako gizon eta emakume guztiek daukaten lana betetzea, komunitatearentzat onuragarria dena egiteko prest egotea.

»


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emmeline Pankhurst Aldatu lotura Wikidatan
  1. 50 discursos que cambiaron el mundo Turner 2017 ISBN 9788416714209 PMC 1026380702 . Noiz kontsultatua: 2019-04-08.