Sukalki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sukalki
Materialaktxahalkia
barazkia

Sukalkia euskal sukaldaritzaren plater tipikoa da, gisatzeko okelaren ragoût bat hain zuzen ere. Bere maila kalorikoa dela eta, bakarrik jan daiteke.

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukalkiaren osagai nagusiak honako hauek dira[1]:

Errezeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hau da Edorta Agirrek proposatutakoa:[2]

  • Ebaki 600 gramu behi-zankar pusketan eta salteatu baxoerdi bat oliotan, su biziak, eltzean.
  • Gorritutakoan, erantsi tipula bat, 2 azenario, 2 porru, 2 piper berde,, eta 4 baratxuri, xehe-xehe ebakita. Jaitsi sua, emeki erregos dadin.
  • Gehitu litro erdi ardo beltz eta baso bat ur.
  • Uretan ordubetez beratu ditugun hiru piper txorizeroei mamia erauzi eta eltzera botako dugu orain. Egosi hori hiru laurdenetan, estalkia jarrita.
  • Gehitu orain 400 gramu patata eta 100 gramu ilar.
  • Hortik 10 minutura, eginik.

Lehiaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko jai askotan, beste platerak bezalaxe, sukalki lehiaketa egiten dute, adibidez Mungian.[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]