Sulaiman Marokokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sulaiman Marokokoa

Marokoko Sultan

1792ko martxoaren 11 - 1822
Mulay Hisham (en) Itzuli - Abd ar-Rahman Marokokoa
Marokoko Sultan

1792 - 1822
Yazid of Morocco (en) Itzuli - Abd ar-Rahman Marokokoa
Bizitza
JaiotzaFez, 1766
Herrialdea Maroko
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaMarrakex1822ko azaroaren 28a (55/56 urte)
Familia
AitaMohammed ben Abdallah
Anai-arrebak
LeinuaAlauiak
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Sulaiman ibn Mohammed (arabieraz: سليمان بن محمد‎; Tafilalt, 1766ko ekainaren 28a - Marrakex, 1822ko azaroaren 28a) Marokoko sultana izen 1792 eta 1822 artean. Alaui leinukoa zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sulaiman bere anaia Al-Yaziden oinordekoa izan zen tronuan. Honek, bien aita, Mohammed III.a, hil zenean, bere burua sultan izendatu zuen. Hil aurretik, 1792an, Al-Yazidek erresuma bere lau anaien artean banatu zuen, eta horrek gerra zibila ekarri zuen, 1795ean Sulaimanen erabateko garaipenarekin amaituko zena.

Aitak hasitako erresumaren zentralizazio eta hedapen lanekin jarraitu zuen, eta Marokoko kostaldean gertatzen ziren pirateria ekintzei amaiera eman zien. Europarekiko merkataritza eten zuen presio-neurri gisa, antzinatik herrialdea Espainiarekin eta Portugalekin aurrez aurre jartzen zuen gatazkaren ondorioz, eta horrek Estatu Batuekiko hurbilketa diplomatikoa eragin zuen.

Marrakexen Ben Youssef meskita eraikiarazi zuen, almorabideen garaiko aurreko meskita baten gainean, baina ez zuen haren arrastorik utzi. Muley Sadiq Raissouni sultanaren aholkulariak hala eskatuta, Abd ar-Rahman ibn Hixam, Mulay Sulaimanen iloba, izendatu zuten oinordeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) Julien, Charles-André. (1994). Histoire de l'afrique du nord: Des origines à 1830. Payot ISBN 9782228887892..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]