Fez
Fez فـاس Fès | ||
---|---|---|
lurraldeko administrazio-erakundea | ||
Fitxategi:Fezmedinafinal.jpg | ||
| ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | ![]() | |
Eskualdea | Fez-Bulemane | |
Alkatea | Hamid Chabat | |
Izen ofiziala | فاس | |
Jatorrizko izena | فـاس Fès | |
Posta kodea | 30000–30206 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 34°02′36″N 5°00′12″W / 34.0433°N 5.0033°W34°02′36″N 5°00′12″W / 34.0433°N 5.0033°W | |
![]() | ||
Azalera | 320 km² | |
Altuera | 579 | |
Demografia | ||
Biztanleria | 1.112.072 (2014)![]() | |
Dentsitatea | 3.475,23 bizt/km² | |
Etxebizitzak | 17.342 | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 789 | |
Telefono aurrizkia | 05356 | |
Ordu eremua | UTC±00:00 | |
Hiri senidetuak | Krakovia, Florentzia, Montpellier, Bobo-Dioulasso (en) ![]() ![]() ![]() | |
http://www.fes-city.com/ |
Fez[1] (arabieraz: فاس, Fas, fɛs ahoskatua; amazigeraz: ⴼⴰⵙ, Fas) Marokoko iparraldeko hiria eta izen bereko eskualdeko hiriburua da. 946.815 biztanle ditu (2004).
Marokoko antzinako hiriburua da.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Fas ibaiak gurutzatzen ditu Fez el Bali hiri zaharra, eta Fez Jdid berria. Eraikuntza berriko hiria hego-mendebalean dago.
Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 16.1 | 17.3 | 20.2 | 21.7 | 25.3 | 30.7 | 34.3 | 34.5 | 29.3 | 25.2 | 19.7 | 16.8 | 24.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 4.2 | 4.7 | 7.0 | 8.5 | 11.6 | 15.6 | 18.0 | 18.5 | 15.9 | 12.2 | 8.8 | 5.8 | 10.9 |
Euria (mm) | 71.6 | 84.1 | 80.3 | 78.0 | 51.1 | 22.4 | 3.2 | 2.9 | 17.7 | 59.5 | 86.5 | 84.2 | 641.5 |
Iturria: Hong Kong Observatory[2] |
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Idris II.ak sortu zuen Fez el Bali 809an, eta Espainiatik eta Kairuandik etorritako jendea kokatu zuen bertan. XI. mendean, Marokoko lau hiri nagusietakoa egin zuten almorabideek, eta XII-XV. mendeetan marinien hiriburu izan zen. Horiek sortu zuten Fez Jdid hiri berria, eta Andaluziatik ihes zetozen arabiarrak finkatu ziren bertan.
1911. urtean, gudaroste frantsesak hartu zuen Fez. 1912ko martxoan, Fezeko Hitzarmena sinatu zuen sultanak, eta Maroko frantsesen manupeko ezarri. 1912ko azaroan, Marokoko iparraldeko zati bat eman zion Frantziak Espainiari (Rif) eta beste bat hegoaldean (Ifni eta Tarfaia).
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Larrugintza, zeta eta kotoi-lanak, estalkiak, musika-tresna eta zeramikagintza dira nagusi.
Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Meskitak eta unibertsitate musulmana ditu. Bertan dago Qarawiyin izeneko meskita ospetsua, 18 ate eta 366 habe dituena.
Pertsona ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abdellatif Filali, politikaria.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ Climatological Information for Fes, Morocco. Hong Kong Observatory (Noiz kontsultatua: 16 August 2012).[Betiko hautsitako esteka]