Sulfuro

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sulfuro mineralak» orritik birbideratua)

Sulfuro
Mota sulfur compound (en) Itzuli
Identifikatzaileak
Gmelin 26822
MeSH D013440
RxNorm 1368379
KEGG C00297

Sulfuroa sufrearen anioi ez-organikoa da, formula kimikoa duena, edo ioi bat edo gehiago dituen konposatua da. Sufre gatzen disoluzioak korrosiboak dira.

Propietate kimikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sulfuro ioia, , ez da gatzaren ur-disoluzioetan agertzen. Sulfuroak urarekin erreakzionatzen du hidrosulfuroa emanez.[1] [2]

Ingurune azidoan, sulfuro gatzak hidrogeno sulfuro bihurtzen dira.

Sulfuroen oxidazioa ez da hain sinplea. Baldintzen arabera, oxidazioan sufrea, polisulfuroak, sulfitoak edo sulfatoak lor daitezke, besteak beste. Metal sulfuroek halogenoekin erreakzionatzen dutenean, metal haluroak eta sufrea eratzen dira.

Sulfuroen prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sulfuroen konposatuak prestatzeko modu bat baino gehiago daude: [3]

1. Elementuen konbinazio zuzena

Adibidez:

2. Sulfatoen erredukzioa

Adibidez:

3. Metal sulfuro disolbaezinen hauspeaketa

Adibidez:

Metal sulfuroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur-disoluzioan dauden trantsizio metalen katioiek sulfuro iturriekin erreakzionatzen dute eta sulfuro gatzak hauspeatzen dira. Sulfuro gatz horiek disolbagarritasun txikia izan ohi dute uretan eta mineral gisa aurki daitezke naturan (ikus beherago sulfuro mineralen atala). Gatz deitzen diegun arren, trantsizio metalen eta sufrearen arteko loturak izaera kobalente sendoa du. Horregatik, erdi-eroaleak dira eta kolore iluna dute. Esaterako, zilarra oxidatzen denean sortzen den korrosio-geruzaren osagai nagusia Ag2S da (ikus beherago adibideen taula). Beste sulfuro batzuk pigmentuetan, fotozeluletan eta katalisian erabiltzen dira.[4] Aspergillus niger onddoak metal astunen sulfuroen disolbagarritasunean eragiten du.[5]

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Formula Urtze-puntua (°C) Irakite-puntua (°C) CAS zenbakia
H2S Hidrogeno sulfuroa oso gas toxiko eta korrosiboa da. Usteldutako arrautzaren usaina izaten du. −85.7 −60.20 7783-06-4
CdS Kadmio sulfuroa fotozeluletan erabil daiteke. 1750 1306-23-6
Kaltzio polisulfuroa lorezaintzan erabiltzen den fungizida ohikoetako bat da.
CS2 Karbono disulfuroa konposatu organosulfuratuen aitzindaria da. −111.6 46 75-15-0
PbS Berun sulfuroa sentsore infragorrietan erabiltzen da. 1114 1314-87-0
MoS2 Molibdeno disulfuroa, molibdenita minerala, erregai fosiletatik sulfuroa erauzteko katalizatzaile moduan erabiltzen da. 1317-33-5
Cl–CH2CH2–S–CH2CH2–Cl Ziape sulfuroa (ziape gasa) konposatu organosulfuratu bat da, Lehen Mundu Gerran arma kimiko gisa erabili zena. 13–14 217 505-60-2
Ag2S Zilar sulfuroa zilarraren korrosio-geruzaren osagaietako bat da. 21548-73-2
Na2S Sodio sulfuroa kraft paperaren manufakturan erabiltzen da eta konposatu organosulfuratuen aitzindari gisa ere bai. 920 1180 1313-82-2
ZnS Zink sulfuroa lenteetan zein beste gailu optiko batzuetan erabiltzen da. 1185 1314-98-3
C6H4S Polifenilen sulfuroa "Sulfar" izenez ezaguna den polimeroa da. Monomeroak tioeter loturen bidez lotzen dira. 26125-40-6

25212-74-2

SeS2 Selenio disulfuroa antifungiko gisa erabiltzen da. <100 7488-56-4
FeS2 Pirita mineral arrunta. 600 1317-66-4

Segurtasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metal sulfuro gehienek disolbagarritasun txikia dute uretan eta hori dela eta, ez dira oso toxikoak. Metal sulfuro batzuek, azido sendoen presentzian, toxikoa den hidrogeno sulfuroa aska dezakete. Hori gerta daiteke adibidez metal sulfuroak azido gastrikoen presentzian daudenean.

Sulfuro organikoak oso sukoiak dira. Sulfuro bat erretzen denean sulfuro dioxido (SO2) gasa askatzen da.

Hidrogeno sulfuroak, sulfuro gatz batzuek eta sulfuro organiko gehienek ustel usaina izaten dute.

Sulfuro mineralak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sulfuroak, ekonomikoki etekina duten mea metaliko gehienak dituen mineral talde bat dira. Sulfuroak, sufre (S) eta metal bat edo gehiagoren atomoez osatutako konposatuak dira, oxigeno (O) gabekoak. Batzuetan, sufrea ordezkatu egiten da selenio (Se), teluro (Te), artseniko (As), antimonio (Sb) edo bismuto (Bi) atomoekin.

Sulfuro gehienak metalikoak dira; kolore eta marra biziak dituzte, disdira metalikoa, eta opakoak dira. Dentsitate altua izan ohi dute, eta metal hutsak baino hauskorragoak dira.

Hauek dira hainbat sulfuro:

Bestalde, aipatu beharra dago sulfogatzak deiturikoak ere existitzen direla: Mineral hauen kasuan, As, Sb eta Bi erdi-metalak metalen lekua hartzen dute kristal egituran. Sulfuruen kasuan, aurreko elementu hauek sufrearen lekua hartzen dute. Sulfogatzak urre (Ag), kobre (Cu) edota berun (Pb) mineralak izaten dira. Kopuru txikian eta beste sulfuroekin batera egon izan ohi dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) May, P. M.; Batka, D.; Hefter, G.; Königsberger, E.; Rowland, D.. (2018-02-20). «Goodbye to S2− in aqueous solution» Chemical Communications 54 (16): 1980–1983. doi:10.1039/C8CC00187A. ISSN 1364-548X. Noiz kontsultatua: 2021-03-03.
  2. Meyer, B.; Ward, K.; Koshlap, K.; Peter, L.. (1983-08-01). «Second dissociation constant of hydrogen sulfide» Inorganic Chemistry 22 (16): 2345–2346. doi:10.1021/ic00158a027. ISSN 0020-1669. Noiz kontsultatua: 2021-03-03.
  3. (Ingelesez) Jkdhask, Luedu. Inorganic Chemistry (Atkins, Shriver).PDF. Noiz kontsultatua: 2021-03-03.
  4. «Metal Sulfides - an overview | ScienceDirect Topics» www.sciencedirect.com Noiz kontsultatua: 2021-03-03.
  5. (Ingelesez) Singh, Harbhajan. (2006-11-17). Mycoremediation: Fungal Bioremediation. John Wiley & Sons ISBN 978-0-470-05058-3. Noiz kontsultatua: 2021-03-03.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]