Sulis (jainkosa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bath-en tenpluko Sulis Minervaren estatuaren urre koloreko brontzezko burua, 1727an Stall Streeten aurkitu zena eta orain Bath-en Terma erromatarretan erakusten dena.

Sulis, edo Sul latindar genitiboaren marka kentzen bada, Britaniako azpimunduaren jainkosa zelta bat izan zen. Batheko (latinez, Aquae Sulis, Sul-en urak) ur termalen jainkosa zaindaria izan zen.

Britania erromatarrean, Sulis Minerva gisa gurtu zuten, eta Aquae Sulis-en tenplu bat eraiki zuten 60-70 urteen artean, antzinako santutegi zelta baten ordez.

Aurkitu diren botozko eskaintza eta inskripzioak dituzten berunezko madarikazio oholtxoek, jainkosa elikatzaile gisa, bizitza ematen duen ama jainkosa gisa eta bere debotoek nahi dituzten madarikazioen agente eraginkor gisa ikusten zutela iradokitzen dute.[1]

Batheko Sulis Minervako tenpluko frontoiaren hondakinak. Buru bizartuak Gorgona antzeztu lezake, jainkosaren sinboloa.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sulis izenaren esanahi zehatza oraindik ere hizkuntzalarien arteko eztabaida-gaia da, baina aukera bat da "Begi/Ikuspegi" hitzetik etortzea, "begi, arrail" esanahia duen irlandar "súil" ahaidetuta egonez gero. Irlandar hitza, aitzin-zelterazko *sūli-tik eratorria dela ematen du, eta hori, aldi beran, zenbait indoeuropar hizkuntzetan agertzen den eta eguzki esan nahi duen hitzekin lotuta egon daiteke, hala nola,. a (cf. ηέλιος, Homeroren gairako grezieran ; sanskritozko sūryah, eta protoindoeuroparrezko *suh2lio-).[2][3]

Cayo Calpurnioren latindar epitafioa, Batheko Sulisen apaiza, 75 urte zituela hil zen, eta horrela gogoratu zuen emazteak, emakume libreak.

Eguzki-jainkosa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izenaren etimologian oinarritua, eta etimologia hori zuzena bada, bai eta beste ezaugarri batzuetan ere, Sulis erromatarren aurreko eguzki-jainkosa gisa uler daiteke. Ikusmenarekin eta lege zibilarekin erlazionatuta bide dago. Are gehiago, ikertzaile batzuek, eguzkiaren jainkosa zelta dela iradoki dute. Haren Sulevia bazkidea eta antzeko beste izen batzuen lekukotzak aurkitu dituzte beste leku batzuetan. Bere baliokide irlandarra Brigid jainkosa litzateke.[4][5][6]

Sinkretismoa Minervarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bath-eko tenplu erromatarra Sulis Minervari eskainia zegoen, bertako jainkosa nagusia. Hau da, sinkretismo edo interpretatio romana prozesu bat eman zen. Minerva erromatarrarekin identifikatu zutelako, Sulis jakinduriaren, profezien, osasunketen eta artisautzaren jainkosa ere zela ondorioztatu da.

Sulis ez zen Minervarekin sinkretismoa partekatzen zuen jainkosa bakarra. Senua izena Minervaren irudia daramaten botozko plaketan agertzen da, eta Brigantia, brigantiarren jainkosa babeslea, Minervarekin lotutako ezaugarri asko ere partekatzen ditu. Jainko erromatar berarekin hainbat jainko zelta identifikatzea ez da ezohikoa (Marte eta Merkurio hainbat izen zeltekin lotu ziren). Baina, bestalde, jainkosa zeltek sinkretismoarekiko uzkur egiteko joera dute. Sulis Minerva jainkosa zelta baten eta haren homologo erromatarraren arteko parekatze-kasua bakanetako bat da.

Minervari egindako eskaintzak arruntak dira bai Britainia Handian bai Europa kontinentalean, normalean inolako kalifikazio edo interpretazio zeltarik gabe. (Cf. Belisama beste salbuespen bat da).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Joyce Reynolds eta Terence Volk (1990), "Review: Gifts, Curses, Cult and Society at Bath", The Temple of Sulis Minerva at Bath: 2 lib., The Finds from the Sacred Spring, en Britannia, 21 (379-391).
  2. Delamarre, Xavier (2003). Dictionnaire de la langue gauloise (2. argitalpena). Errance. 287. or.
  3. Zair, Nicholas (2012). Reflexes of the Proto-Indo-European Laryngeals in Celtic. Brill. 120 or.
  4. Patricia Monaghan (2004), The Encyclopedia of Celtic Mythology and Folklore, 433. or.
  5. Kotch, John T. (2006), Celtic Culture: Aberdeen breviary-celticism, Santa Barbara: ABC-CLIO.1636. or. ISBN: 9781851094400
  6. Robbins Dexter, Miriam. (1984). «Proto-Indo-European Sun Maidens and Gods of the Moon» The Mankind Quarterly 25 (1 eta 2): 137–144..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]