Aitzinindoeuropera
Itxura
| Aitzinindoeuropera | |
|---|---|
| ezezaguna | |
| Datu orokorrak | |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak | |
| Informazio filologikoa | |
| Hizkuntza-tipologia | hizkuntza malgukaria eta SOV hizkuntza |
| Genero gramatikalak | genero maskulinoa, genero femeninoa, genero neutroa eta genero komuna |
| Kasu gramatikalak | nominatiboa, datiboa, ablatiboa, genitiboa, akusatiboa, bokatiboa, lokatiboa, instrumentala eta adlatiboa |
| Alfabetoa | baliorik ez |
| Aurrekaria | ezezaguna eta Proto-Nostratic (en) |
| Hizkuntza kodeak | |
| Wikipedia | ine-pro |
Aitzinindoeuropera berreraikitako aitzin-hizkuntza da, aitzinindoeuroparrek hitz egingo zuketena, eta indoeuropar hizkuntzen arbaso komuna zatekeena. Indoeuropar hizkuntzen idatzizko lekukotasunik zaharrenak (hitita, sanskritoa, mizenikoa) K.a. XX-XV. mendekoak badira ere, bizpahiru mila urte lehenagoko aitzinindoeuropera berreraiki ohi da.[1] Hitzaren laburdura, AIP da (ingelesez, PIE).
Aitzinindoeuroperako hainbat ezaugarri (hots sistema, morfologia, lexikoa, eta abar) ondorengo indoeuropar hizkuntzak elkarrekin erkatuz berreraiki dira, konparazio-metodoa erabiliz. Berreraikitako formak (eta ez lekukotutakoak) direla adierazteko asteriskoa erabiltzen da: *wódr̥ 'ura', *ḱwṓn 'txakurra', edo *tréyes '(gizonezko) hiru'.