Sulpizia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Sulpizia Antzinako Erromako bi emakume olerkariren izena izan zen.

Sulpizia I[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo Sulpicia da, Augustoren inperioan bizi izan zena (K.a. I.mendean),  testuak gorde diren erromatar olerkari bakarra. Servio Sulpicio Rufo eta Valeria Mesala Corvinoren alaba zen. Aitarengandik umezurtz geratu zen, beraz, bere osaba Mesala izan zen bere tutorea. 

Sulpiziak beste ezaugari interesgarri bat dauka, bere obra analizatzen saiatzen diren base teorikoak nahasten dituena: bere sinaduraren agerpena, batzuetan "Sulpizia" gisa eta beste batzuetan "Cerinthus" bezala. Cerinthus seguruenik ezizen bat da.

Sulpizia II[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Sulpizia Domizianoren erreinuan zehar bizi izan zen (I.mendearen amaieran).. Olerkien bolumen bat idatzi zuen, hizkuntza askatasun handiarekin deskribatzen ziruen haren senar Calenorekiko zuen maitasuna. Bera eta Kaliope musaren arteko elkarrizketa ere idatzi zuen bertsotan; izatez, Domizianoren erreinuaren kontrako protesta bat zen, honek filosofoak exiliatzen baizituen. Eskuizkribu hau Bobbioren abadian aurkitu zuten 1493an, baina gero berriz galdu zen. Horregatik, gaur egun ezagutzen den textua geroagokoa dela estimatzen da, V.mendekoa seguruenik.  

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]