Sprachbund

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Sprachbund ('hizkuntza federazioa' alemanez) edo hizkuntz eremua geografikoki gertu egoteagatik edota hizkuntz ukipenagatik (eta ez elkarrekin genetikoki lotuta egoteagatik) ezaugarriak partekatzen dituzten hizkuntzen taldea da. Genetikoki lotuta ez dauden hizkuntzak izan daitezke, edota urrungo lotura genetikoa baino ez dutenak.

Sprachbundaren adibide ezagunak dira Balkanetako hizkuntzak (albaniera, bulgariera eta errumaniera) eta Indiako azpikontinenteko hizkuntzak (artean zenbait dravidiar eta indoirandar hizkuntza), besteak beste.

Euskara batzuetan Standard Average European (SAE) delakoan sartu izan da. SAE-ren partaide petoak erromantzeak (frantsesa, gaskoiera, gaztelania, etab.) eta mendebaldeko hizkuntza germaniarrak (alemana, ingelesa, nederlandera, etab.) dira. Adibidez, uste izatekoa da Erdi Aroan euskaraz artikulua sortu izana SAE-ren eraginari zor zaiola,[1] taldeko hainbat hizkuntzatan garai bertsuan sortu baitzen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Manterola, Julen (2015) Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak.
  2. Haspelmath, Martin (2001) M. Haspelmath, E. König, W. Oesterreicher & W. Raible ed. The European linguistic area: Standard Average European Language Typology and Language Universals: An International Handbook Berlin/New York: Walter de Gruyter 1492–1510 or..