Sunprinu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sunprinua

Sunprinua edo sunpriñua[1] Euskal Herriko haize-instrumentu bat da, gaztainondoaren edo hurritzaren azalaz egindakoa. Azala biribilkatu egiten da konoa egin arte. Goiko muturra zapalduta dago pita sartzeko. Bi zulo besterik ez ditu, bi hatz erakusleekin estaltzeko. Ondorioz, hiru soinu sor ditzake musika tresna honek[2].

Tradizioz artzainek jotzen zuten, batez ere. Artzaintzan zebiltzala beste artzainek entzuteko edo haiei erantzuteko jotzen zen, ohikoa zen arratsaldean, herrirantz abiatu aurretik jotzea. Norberak egin eta zaintzen zuen surpinua, eta ez lehortzeko uretan utzi ohi zen. Hala ere, goiz edo berandu lehortu edo usteltzen zenez, udaberriro berria egiten zuten jotzeko zaletasuna zutenek[2].

Egun ez da erabiltzen eta ezagutzen diren azken joleak Larraun haraneko artzainak dira. 1936ko gerra arte jo egin zen[2], baina orain instrumentu gutxi daude eta are gutxiago haren jotzaileak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Sunpriñua, Sunprinua - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
  2. a b c «Sunpriñua, Sunprinua - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Frantsesez) Le supriñu artikulu laburra, argazkia eta soinua


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.