Super Ser

Wikipedia, Entziklopedia askea
Super Ser
Datuak
MotaMarka eta Negozioa
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi (1963–1984)
Egoitza nagusi (1984–1989)
Sortzailea
Luis Ocaña 1976ko Tourrean Super Ser markarekin soinean.

Super Ser etxetresna elektrikoen marka izan zen, Nafarroako enpresa batena, 20. mendearen 2. erdian lan egin zuena. Ignacio Orbaizetak sortu zuen, txirrindulari izan ondoren, anaiekin enpresagintzan hasi zuenean. Hozgailuak eta berogailuak izan ziren ezagunak batez ere marka honekin, eta izen bereko txirrindularitza taldea ere babestu zuen markak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ignacio Orbaizetak, txirrindularitza profesionala zela artean, negozio bat ireki zuen Iruñean 1940ko hamarkadan. Fermin anaiarekin: bizikleta denda eta lantegia izan zen, Karlos III.aren hiribidean Iruñean. Bizikletetatik 1950. hamarkadan motozikletak montatzera igaro ziren, Lanch eta Ser markekin saldu zituztenak, hileko 90 ale saltzen zituztelarik. Montaketa negozioa zen, motorrak Tolosan erosten zituzten, eta torlojuak Eibarren[1].

1950eko hamarkadan halaber Frantziako berogailu batzuk erosi ondoren, halako modelo bat sortzea erabaki zuten, eta salmentetan arrakasta handia lortu zuten. Urteko 400.000 berogailu saldurik, marka komertziala erabaki zuren, Ser motorretatik Super Ser etxetresnetara, SER irrati katearekin nahasketarik ez gertatzeko[2].

Produkzio handiari aurre egiteko eta hozkailuetan ere jarduteko, Kordobillan ezarri zen lantegi nagusia.

Bitartean, enpresak zenbait izen izan zituen, Orbaiceta SA eta beste batzuk, eta hazkunde urteetan beste marka batzuk integratu zituen negoziora, hala nola Corcho sukaldeak, Crolls garbigailuak eta Agni berogailuak[2], azken hau Lizarrako Industrias del Hogar SA enpresak eta Ruiz de Alda familiak zuen marka zelarik.

1973. urtean, Nafarroako industriako greba handiekin bat egin zuten Super Serreko langileek[3].

1980eko hamarkadan enpresa krisian sartu zen. Zenbaki handiak aipatuz elkarrizketak egiten zituen Ignacio Orbegozok 1981ean[4], baina 1982an Nafarroako Gobernuak erosi zuen enpresa. Safel izena hartu zuen jabetza publikoarekin enpresak, eta produkzioa Ezkirotzera aldatu zen 1984an, Super Ser markari eutsiz. Berriz pribatizatu zen ostera, eta Bosch BSH multinazionalak erosi zuen 1989an, marka desagertuz[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) PAMPLONA, I. CASTILLO. (2011-04-22). «Muere Ignacio Orbaiceta, fundador de Super Ser» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
  2. a b c (Gaztelaniaz) Superser: La historia de una fábrica, la historia de Navarra - finanzas.com. (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
  3. Satrustegi Andres, Imanol. (2021). Beste mundu bat nahi genuen'. Nafarroako ezker iraultzailea, 1970-1979.  doi:10.48035/Tesis/2454/41076. (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
  4. (Gaztelaniaz) Goñi, Fermin. (1981-02-07). «Ignacio Orbaiceta: "Nos asociamos con Ibelsa porque en Zanussi sí hay futuro"» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]