Luis Ocaña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Luis Ocaña
Luis Ocaña.jpg
Bizitza
Izen osoa Jesús Luis Ocaña Pernía
Jaiotza Priego1945eko ekainaren 9a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Mont-de-Marsan1994ko maiatzaren 19a (48 urte)
Heriotza modua suizidioa: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak txirrindularia
Posizio edo espezialitatea eskalatzailea
Jasotako sariak

Jesús Luis Ocaña Pernía (Priego, Cuenca, Espainia, 1945eko ekainaren 9a - Mont-de-Marsan, Frantzia, 1994ko maiatzaren 19a) espainiar txirrindulari ospetsua izan zen. 1973an Frantziako Tourrean garaipena lortu zuen.

Txirrindularitzaren historiako txirrindulari onenetako bat izan zen Ocaña, 1970eko hamarraldian Eddy Merckxi itzala egin zion bakarra. Mendiko probetan nabarmendu zen, baina ez zen atzean geratzen erlojuaren aurkako probetan, edo ibilbide lauetan. Bere txirrindulari karreran, 1967 eta 1977 bitartean, 110 garaipen lortu zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1967ko Midi Libre izan zuen lehen garaipen aipagarria.

1970ean Espainiako Itzulia, Kataluniako Itzulia, eta Baracchi proba irabazi zituen.

1971ko Frantziako Itzulian, Eddy Merckxi aurrea hartu ondoren mendiko proba guztietan (honekiko 7 minutu t'erdi inguruko abantaila zuen), erori egin zen Col de Menteko jaitsieran eta bertan behar utzi behar izan zuen lasterketa, garaipena eskura zuenean.

1973an, Euskal Herriko eta Frantziako itzuliak, bigarren hori alde handiz, gainera (bigarrenari, Theveneti, ia 16 minutu atera baitzizkion).

1974an hirugarren izan zen munduko txapelketan.

Espainiako Itzulian bigarren izan zen 1969, 1973 eta 1976 urteetan, eta hirugarren 1971n.

Azken urte horretan, Nazioen Sari Nagusia irabazi zuen.

1994. urtean bere buruaz beste egin zuen, depresio baten ondorioz, arazo ekonomikoak eta C hepatitis jasan ondoren.

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli Handia 1968 1969 1970 1971 1972 1973 1974 1975 1976 1977
Pink jersey Italiako Giroa 32
Yellow jersey Frantziako Tourra UT 31 UT UT 1 UT 14 25
Red jersey Espainiako Vuelta UT 2 1 3 2 4 4 2 22
MaillotMundial.PNG Munduko Txapelketa 3
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi


Aurrekoa
Eddy Merckx
Frantziako Tourraren irabazlea
1973
Ondorengoa
Eddy Merckx

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]