Surat Huseynov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Surat Huseynov
Bizitza
JaiotzaGəncə1959ko otsailaren 12a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Azerbaijan
HeriotzaIstanbul2023ko uztailaren 31 (64 urte)
Hobiratze lekuaGəncə
Hezkuntza
HeziketaAzerbaijan Technical University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduakoronel
Parte hartutako gatazkakKarabakh Garaiko gerra

Surat Davud oghlu Huseynov (azerbaijaneraz: Surət Davud oğlu Hüseynov; Kirovabad, 1959ko otsailaren 12a - Istanbul, 2023ko uztailaren 31) azerbaijandar militar eta politikaria izan zen. Azerbaijango lehen ministroa izan zen 1993tik 1994ra.

Sobietar Batasuneko armadan egon zen 1977 eta 1979 artean, eta gero hainbat lanbide izan zituen, iturgina, biltegiko langilea edo ehun-fabrika bateko kudeatzailea. Azerbaijan sobietarraren merkatu beltzeko buruzagietako bat izan zen eta Azerbaijaneko Fronte Popularra sortu zuen.

Karabakh Garaiko Lehen Gerran talde armatu bat zuzendu zuen sobietarren laguntzarekin, eta Azerbaijanen ordezkari izendatu zuten eskualdean. Gobernuaren agindu militarrak desobeditu ondoren, kargutik kendu zuten. Gobernua atxilotzen saiatu zen, baina Huseynov matxinatu egin zen eta presidentearen guardia garaitu zuen.

Ekainaren 30ean lehen ministro kargua jaso zuen, Baku konkistatu ez zezan. Heydar Aliyev presidentearen Mendebaldearekiko kontaktuen aurka agertu zen eta errusiar interesak defendatu zituen. 1994ko urriaren 5ean, estatu-holpe bat egiten saiatu zen, eta, porrot egin ondoren, Errusiara ihes egin zuen. 1997an bere herrialdera estraditatu zuten eta biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten. 2004an askatu zuten.